Ireki menu nagusia
Artikulu hau Gaskoniako biztanleei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaskoi».

Gaskoiak (gaskoiez "Gascons") Okzitaniako Gaskonia eskualde historikoko biztanleak dira. Usadioz, haien hizkuntza gaskoia izan da, nahiz eta gaur egun frantsesa lekua hartzen ari zaion.

Gaskoiak
Gascons

Vincent de Paul.PNGNordgren - Portrait de Charles Jean Bernadotte, roi de Suède.jpgD'Artagnan Auch.jpg


Vicent de Paúl - Jean-Baptiste Bernadotte - D'Artagnan
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Gaskonia
Hizkuntza Gaskoia (baita frantsesa ere)
Erlijioa Katolizismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Okzitaniarrak eta historikoki akitaniak eta baskoiak

Historikoki, gaskoiak akitani, baskoi eta Baskoniako dukerriarekin lotura izan dute (Gaskoniako dukerria), hortaz, baita euskaldunekin ere. Gaskoi hizkuntza okzitanieraren barnean sailkatua dago, baina akitanieraren eta aitzineuskararen azpisubstratu garrantzitsu bat ere badu, bai eta katalanarekiko eta aragoierarekiko antzekotasunak ere; horrek bereziten du, nolabait, gainerako okzitaniar hizkuntzetatik.

Gaur egun, Euskal Herrian gaskoi komunitateak hainbat udalerrietan badiraute: Lapurdin (Baiona, Bokale, Angelu eta Biarritz), Nafarroa Beherea (Bidaxune eta Bastida).

Historikoki, Gipuzkoar kostaldean Erdi Arotik aurrera gaskoi merkatari komunitateak ezarri ziren: Donostia, Pasaia, Errenteria eta Hondarribia, eta haietako toponimian gaskoizko leku izenak ageri dira: Urgull, Gros, Morlans, Miramon, Aiete.

Ikus, gaineraAldatu