Engómez sendia

Engómez familia» orritik birbideratua)

Engómez sendia Donostiako (Gipuzkoa) historian garrantzi handiko merkatari familia bat izan zen. Probestu kargua haien esku egon zen zenbait mendez, 1351tik.[1] Probestua hiriko agintari nagusia zen; beste goi kargu batzuen artean, berak zuen botere betearazlea eta botere judiziala, erregearen ordezkaritzat. Engómeztarren dorretxea, harrizkoa, herriaren garrantzitsuenetariko bat izan zen.[2] Engómeztarrek gaskoi jatorria zuten. Donostian, bestetik, lur eremu eta etxe askoren jabeak izan ziren bai herri bilduan baita ere inguruan, esaterako Uba mendian (Loiolan).[3] Haien etxe nagusiaren aztarnak Embeltran kalean eta Narrika kalean agertu dira; baliteke bi kale horien izenak familia honekin loturarik izatea.[4]

Familiakide batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://web.archive.org/web/20150924043325/http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/zainak/19/19215226.pdf
  2. Jesus Maria Arozamena: San Sebastián. Biografía sentimental de una ciudad. Madril: Samarán, 1963, 77. orrialdea.
  3. Baliteke Uba izena gaskoi jatorrikoa izatea.
  4. http://www.liburuklik.euskadi.net/bitstream/10771/11721/1/JSM_57923.txt

Kanpo estekak aldatu