Enerhodarreko gudua –momenturen batean, Enerhodarreko setio modura ere ezaguna– Errusiako Indar Armatuen eta Ukrainako Indar Armatuen arteko gudu bat izan zen, 2022an Ukrainak izandako Errusiaren inbasioaren testuinguruan eta Hegoaldeko Ukrainako erasoaldiaren parte bezala, non Zaporizhia Oblasteko Enerhodar hiriaren kontrola helburu zen. Enerhodar, halaber, Zaporizhiako Zentral Nuklearraren kokapena da, energia nuklearretik eratorritako herrialdearen elektrizitatearen ia erdia eta Ukrainan sortzen den elektrizitate osoaren bostena baino gehiago sortzen duena,[1] bai eta inguruko zentral termikoarena ere.

Enerhodarreko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Enerhodarreko guduaren egoera, 2022ko martxoaren 1erako.
Data2022ko otsailak 28martxoak 4
LekuaEnerhodar, Zaporizhia Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak47°29′56″N 34°39′21″E / 47.4989°N 34.6558°E / 47.4989; 34.6558
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Ukraina Zibil irregularrak
Galerak
ezezaguna ezezaguna

Gudua aldatu

Otsailaren 28an, Errusiako Defentsa Ministerioak Enerhodar hiria eta Zaporizhiako Zentral Nuklearra hartu zituztela iragarri zuen;[2][3] hala ere, Dmytro Orlov-ek, Enerhodarreko alkateak, ukatu egin zuen informazio hau.[4] Bertako herritarrek lantegirako bide eta hirirako sarreretan barrikadak jarri zituzten gero, Errusiako Indarrak atzera egitera behartuz.[5][6]

Martxoaren 1ean, Ukrainako funtzionarioek adierazi zuten Errusiako Indarrek hiria inguratu zutela, eguerdiko 14:00ak aldera Errusiako konboi bat Enerhodarrera zihoan bitartean.[7][8] Setioaren ondorioz, Orloven arabera, hiriak janaria lortzeko zailtasunak zituen.[7] Arratsaldean, bertako bizilagunen protesta batek Errusiako Indarrak hirira sartzea galarazi zuen.[8]

Martxoaren 2ko goizean, Orlovek adierazi zuen Errusiako tropak berriro hirira hurbiltzen ari zirela.[9] Manifestariek, berriz ere, errepideak moztu zituzten; manifestariek Ukrainako banderak eraman zituzten eta zabor-kamioiak erabili zituzten blokeoak osatzeko.[10] Orlovek Ukrinformi adierazi zionez, bi pertsona zauritu ziren errusiar soldaduek zibilen aurka granadak jaurti zizkietenean.[11][12][13] Arratsaldeko 18:00etarako, berrehun bizilagun zeuden protestan, baita zentral elektrikoko langileak ere. Rafael Grossi-k, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako Zuzendari Nagusiak, adierazi zuen Errusiako agintariek IAEAri jakinarazi ziola Errusiako Indarrek zentral nuklearraren inguruko lurraldea kontrolatzen zutela.[10]

2022ko martxoaren 3ko gaueko 23:28tan (UTC+3), Errusiaren 10 ibilgailu blindatu eta bi tanke-zutabe, kontuz, hurbildu ziren Zaporizhiako Zentral Nuklearrera.[14][15][16] Ukrainar erantzuna martxoaren 4ko eguerdiko 12:48an hasi zen, Ukrainako Indarrek tankeen aurkako misilak jaurti zituztenean. Errusiako Indarrek hainbat armarekin erantzun zuten, suziriek bultzatutako granadak barne.[15] Gutxi gorabehera bi orduko borroka gogor batean, sute bat piztu zen konplexu nagusiaren kanpoaldeko entrenamendu-instalazio batean. Sutea, hurrengo eguneko goizeko 6:20etarako itzali zena,[17][18] zentralaren beste atal batzuetan kalteak sortu zituen.[15] Egun hartan, IAEAk baieztatu zuen zentralaren segurtasun-sistemek ez zutela kalterik izan eta, gainera, ez zela material erradioaktiborik isuri.[19]

Errusiako Indarrak Enerhodarreko hirian sartu ziren ere, bai eta haren kontrola hartu.[20][21] Orlovek adierazi zuen hiriak berogailu-hornidura galdu zuela borrokaren ondorioz.[22]

Gudu-ostea aldatu

Oleksandr Starukh-ek, Zaporhzhia Oblasteko Gobernadoreak, martxoaren 5ean adierazi zuen Errusiako Indarrek, hiria arpilatu ostean, hiria utzi eta hiria-egoera tokiko agintarien kontrolpean utzi zutela, erabat. Hala ere, Orlovek informazio hori ukatu eta adierazi zuen Errusiako Indarrek oraindik hiriaren perimetroa eta zentrala okupatzen zutela, tokiko agintariek hiria kudeatzen zuten bitartean.[23] Ostean, martxoaren 7an,Ukrainako hego-ekialdeko administrazio militarrak baieztatu zuen Enerhodar hiria errusiar indarren kontrolpean zegoela.[24]

Erreferentziak aldatu

  1. «SS "Zaporizhzhia NPP"» www.energoatom.com.ua.
  2. «Russian forces take control of Ukraine's Berdyansk, Enerhodar – Russian Defense Ministry» interfax.com.
  3. (Ingelesez) «Russia's war in Ukraine: complete guide in maps, video and pictures» theguardian.com 28 February 2022.
  4. (Ukraineraz) Letyak. (28 February 2022). «Енергодар і Запорізька АЕС під контролем ЗСУ: мер міста просить не вірити фейкам» Fakty i Kommentarii.
  5. (Italieraz) «Enerhodar, i cittadini davanti all'ingresso città: barricate per proteggere la centrale nucleare» Repubblica TV – Repubblica 28 February 2022.
  6. (Errusieraz) Julia. (28 February 2022). «Жители Энергодара без оружия остановили колонну российских оккупантов, – ВИДЕО» First Zaprohziya.
  7. a b (Polonieraz) «Mieszkańcy Enerhodaru wyszli na ulicę, żeby zatrzymać Rosjan. Bronią elektrowni jądrowej [WIDEO»] Onet Wiadomości 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  8. a b Txantiloi:Ukrainian «Рада оборони Енергодара перейшла на цілодобовий режим роботи, місто в оточенні» 061.ua 1 March 2022.
  9. «The mayor of Energodar says Russian troops approaching the city. The largest nuclear power plant in Europe (according to Wikipedia) is placed in this city» liveuamap.com 2 March 2022.
  10. a b (Ingelesez) CNN. (2022-03-02). «Nuclear plant workers block access to Russian forces» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  11. Russian military threw grenades at civilians who came out to defend own village. Ukrinform 3 March 2022.
  12. «Дмитро Орлов - Енергодарський міський голова» Telegram (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  13. «Russia Ukraine conflict: More than 2,000 civilians dead in first week of invasion, says Ukraine» Youtube (Channel 4 News).
  14. «Прямая трансляция пользователя Запорізька АЕС» youtube (Запорізька АЕС).
  15. a b c Video analysis reveals Russian attack on Ukrainian nuclear plant veered near disaster. NPR 11 March 2022.
  16. «Security Council debates Russian strike on Ukraine nuclear power plant» UN News 4 March 2022.
  17. Ukraine nuclear power plant attack: All you need to know. Al Jazeera 4 March 2022.
  18. Update on the human rights situation in Ukraine (Reporting period: 24 February – 26 March) United Nations Human Rights Monitoring Mission in Ukraine
  19. Update 11 – IAEA Director General Statement on Situation in Ukraine. 4 March 2022.
  20. «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MARCH 4» Institude for the Study of War 4 March 2022.
  21. Txantiloi:Ukrainian Vira Kasiyan. (March 4, 2022). «Енергодар: окупанти знову зайшли в місто» Lb.ua.
  22. Txantiloi:Ukrainian Mazurenko Alyona. (March 4, 2022). «Енергодар залишився без тепла» Ukrayinska Pravda.
  23. (Errusieraz) «Российские войска покинули Энергодар: последствия обстрелов (уточнено)» Gazeta.ua March 5, 2022.
  24. «Ukraine after 11th night of war: Mayor killed, towns taken, Moscow promises civilian corridors to Russia» Baltic News Network 7 March 2022.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu