Ireki menu nagusia

Eneko Velez Gebarakoa, zortzigarren Oñatiko kondea eta Villamedianako kondea, (Madril, 1597 - ?, 1658), euskal herritar politikaria izan zen.

Eneko Velez Gebarakoa (8. kondea)
Inigo Velez de Guevara.JPG
viceroy of Naples Itzuli

1648-03-02 - 1653
Espainiako enbaxadorea Erresuma Batuan


Espainiako enbaxadorea Egoitza Santuan

Bizitza
Jaiotza Madril1597
Herrialdea  Espainia
Heriotza 1655 (57/58 urte)
Familia
Aita Eneko Velez Gebarakoa (7. kondea)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria

Filipe IV.aren aholkulari, Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore eta Napolin erregeordea izan zen.

FamiliaAldatu

Ama Katalina Velez Gebarakoa eta aita Eneko Velez Gebarakoa Oñatiko kondeak zituen. Petri eta Joanes anai nagusiak hil ondoren jarauntsi zituen noblezia-tituluak.

Aguilar de Campoo markesen alaba zen Antonia Manrique de la Cerda ezkondu eta alaba bi izan zituen:[1]

Karrera diplomatikoaAldatu

Napoliko erregeorde nagusienetariko bat izan zen, egoera nahiko penagarrietan asko egin zuelako.[2]

Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore ere[3] izan zen.

1648an Napoliko erregeorde izendatu zuten. Karguan zegoela 1647ko Errepublikaren ondorioz sortutako egoeran bakea ezarri eta Frantziako armadaren erasoaren aurka egin behar zuen.

Madrilera itzuli zenean, Estatu-Aholkulari izendatu eta Gebarako markes titulua eman zioten. 1658an Milanoko gobernadore izendatu zioten baino kargua hartu baino lehen hil zen[4].

ErreferentziakAldatu

  1. Grandes de España.
  2. José Raneo: "Virreyes de Nápoles", Espainiako historiaren agirien bilduma, XXIII. Liburukia
  3. Ana Minguito Palomares: "Linaje, poder y cultura: El gobierno de Íñigo Vélez de Guevara, VIII conde de Oñate, en Nápoles"
  4. José Antonio Álvarez Baena: "Hijos de Madrid", II. Liburukia, 405. orr.