Ene begiek (abestia)

Ruper Ordorikaren abestia, Joseba Sarrionandiaren hitzak

Ene begiek Ruper Ordorika oñatiar musikariaren abestia da. 1990an Ez da posible diskoaren barnean kaleratu zuen. Kantuan Ruperrek Joseba Sarrionandiaren hitzei doinua gehitu zien.[1] Ruper Ordorikak berak abestiaren hainbat bertsio utzi ditu grabaturik. Mikel Errazkin eta Izaki Gardenak taldeek ere grabatu dute abestiaren bertsiorik.

Ene begiek (abestia)
Ruper Ordorikaren kanta
Egilea(k)Ruper Ordorika
Argitaratze-data1990
IzenburuaEz da posible
Ezaugarriak

Hitzak aldatu

« Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik,

denik eta bizitza bakarra bizi dutelako.
Entzun, astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.
Begira erlojuetako orratzak uneka, uneka herdoiltzen.

Zenbat gauza utzi dudan estarta bazterretan
edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean.
Eta zenbat aldiz galdu naizen behelainotan
basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin.

Ene desirak iada ez dira habi abandonatuak besterik
ene bihotzean eguzkia gurpil ahul bat da.
Ez dezadan gehiago entzun, begiratu, ez pentsatu,
bizitza hau bakarra delako, gal ez dadin, ibili ez
eta sentitu ere ez, harriak l(ge)ez izan nahi dut,
mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua,
lekua besterik ez izan, hurrin[2] deritzan aberrian.

»

Joseba Sarrionandia


Erreferentziak aldatu

  1. «Ene begiek - Kantu Kutxa» baigura.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  2. «urrun (urrin/hürrün/urhun)- OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.