Enderren Jokoa (filma)
Enderren Jokoa (ingelesez: Ender's Game) 2013ko Gavin Hood estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko gerra filma bat da. Orson Scott Card idazlearen Ender's Game eleberrian oinarritua dago. Bertan, Asa Butterfield, Harrison Ford, Ben Kingsley, Viola Davis, Hailee Steinfeld eta Abigail Breslin aktoreek antzeztu zuten.
Eusko Jaurlaritzak Zinema Euskaraz programari esker euskaratu zuen.[1]
Argumentua Aldatu
Intsektoreak (edota formikoak) izeneko estralurtar arraza batek Lurra erasotu ondoren, Nazioarteko Armadak estralurtarren hurrengo erasoaldiaren zain aparteko talentudun gazteak etorkizunean bere pilotuak izan daitezen entrenatzen ditu. Ender Wiggin, mutiko lotsati baina oso buruargia da, Lurrean eskola laga eta Nazioarteko Armadan sartuko da, espazioan Gudu Eskolan parte hartzen duelarik.
Aktoreak Aldatu
- Asa Butterfield: Ender Wiggin.
- Harrison Ford: Graff kolonela.
- Abigail Breslin: Valentine Wiggin.
- Hailee Steinfeld: Petra Arkanian.
- Aramis Knight: Bean.
- Moises Arias: Bonzo.
- Jimmy Pinchak: Peter Wiggin.
- Suraj Parthasarathy: Alai.
- Conor Carroll: Bernard.
- Khylin Rhambo: Dink.
- Brandon Soo Hoo: Fly Molo.
- Ben Kingsley: Mazer Rackham.
- Caleb J. Thaggard: Stilson.
- Andrea Powell: Theresa Wiggin.
- Nonso Anozie: Dap sarjentua.
- Cameron Gaskins: Pol Slattery.
- Tony Mirrcandani: Chamrajnagar almirantea.
- Orson Scott Card: pilotua (cameo, ahotsa).
Erreferentziak Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- Enderren Jokoa filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)