Emily Erin Deschanel (Los Angeles, 1976ko urriaren 11) telesailetako aktore estatubatuarra da[1]. Bones telesailean Temperance "Bones" Brennan doktorearen rola betetzeagatik da ezaguna.

Emily Deschanel

Bizitza
JaiotzaLos Angeles1976ko urriaren 11 (47 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaCaleb Deschanel
AmaMary Jo Deschanel
Ezkontidea(k)David Hornsby  (2010 -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBostongo Unibertsitatea
Crossroads School (en) Itzuli
Boston University College of Fine Arts (en) Itzuli
Harvard-Westlake School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0221043 Allocine: 97997 Rottentomatoes: celebrity/emily_deschanel Allmovie: p303608 TCM: 49154 Metacritic: person/emily-deschanel TV.com: people/emily-deschanel
Twitter: emilydeschanel Edit the value on Wikidata
Emily Deschanel, 2009an

Biografia aldatu

Emily Deschanel Los Angelesen jaio zen zinemari loturiko familia batean, izan ere aita Caleb Deschanel zinema zuzendaria du eta ama Mary Jo Deschanel aktorea. Ahizpa txikia Zooey Deschanel ere aktorea da eta baita kantautorea ere[2]. Emilyk arbaso frantsesak, suitzarrak, herbeheretarrak, ingelesak eta irlandarrak ditu[3].

Los Angelesen inarrizko ikasketak egin eta Bostongo Unibertsitatean aktore graduatu zen[4].

Aktore ibilbidea aldatu

Debuta It Could Happen to You filmean egin zuen 18 urte zituela, aitak ere parte hartzen zuen filme batean hain zuzen ere. Hurrengo paper aipagarria Stephen King idazlearen Rose Red liburuan oinarrituriko miniseriean izan zuen.

2005ean Temperance "Bones" Brennan doktorea izateko castinga egin zuen eta 12 denboralditan zehar telesaileko protagonista izan zen[5]. Hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen egindako lanagatik (Satellite Awards, Teen Choice Awards...) baina ez zituen eskuratu. Telesaila egiten zuen bitartean hainbat serietan agertu zen pertsonai berarekin, Sleepy Hollow, American Dad! eta BoJack Horseman serietan hain zuzen ere. Telesaila 2017an amaitu zen.

FOX kateak telesailaren mozkinak ezkutatzen ibili zela ohartuta Deschanel eta Boreanaz aktoreak eta Barry Josephson ekoizleak salaketa jarri zuten eta epaileak 179 milioi dolarretako kalte-ordaina ordaintzera behartu zuen katea[6].

2019an Animal Kingdom telesailaren laugarren denboraldian hainbat ataletan agertu zen eta hurrengo denboraldian protagonista taldean sartu zen. Zentzu horretan beganoa izatea erabaki du eta beganoentzako dieten liburua eta websitea sortu ditu.

Bizitza pertsonala aldatu

2010ko irailaren 25ean David Hornsby aktore eta idazlearekin ezkondu zen eta bi seme izan dituzte. Haurdunaldi biak Bones telesailean sartu zituen, seigarren denboraldian aurrenekoa[7] eta hamabigarrenean bigarrena[8].

Aktibismoa aldatu

Emakumezko hainbat aktorerekin batera Stand Up 2 Cancer programaren baitan bularreko minbizia detektatzeko frogak sustatzen ari da[9]. Animalien eskubideen aldeko hainbat filmetan ahotsa jarri eta ekoiztu ditu, My Child Is a Monkey eta How I Became an Elephant filmetan hain zuzen ere[10].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1994 It Could Happen to You Animali eskubideen aldeko aktibista
2000 It's a Shame About Ray Maggie Laburmetraia
2003 Easy Laura Harris
Cold Mountain Mrs. Morgan
2004 The Alamo Rosanna Travis
Spider-Man 2 Harreragilea
Old Tricks Woman Short film
2005 Boogeyman Kate Houghton
Mute Claire Laburmetraia
That Night Annie Laburmetraia
2006 Glory Road Mary Haskins
2007 The Diagnosis Maggie Laburmetraia
2009 My Sister's Keeper Farquad doktorea
2011 The Perfect Family Shannon Cleary
2015 Unity Narratzailea Documentala

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2001 The Heart Department Maude Allyn Telefilmea
2002 Rose Red Pam Asbury 3 atal, miniseriea
Law & Order: Special Victims Unit Cassie Germaine Atal bakarra
Providence Annie Franks 2 atal
2003 The Dan Show Sam Telefilmea
2004 Crossing Jordan Michelle Atal bakarra
2005–2017 Bones Temperance "Bones" Brennan Protagonista
2009 Tit for Tat Emily Atal bakarra
2010–2011 The Cleveland Show Julia Roberts (ahotsa) Atal bakarra
Bere burua (ahotsa) Atal bakarra
2012 American Dad! Temperance "Bones" Brennan (voice) Atal bakarra
2014; 2019 Drunk History Babe Didrikson Zaharias / Marina Raskova 2 atal
2015 Sleepy Hollow (telesaila) Temperance Brennan Atal bakarra
2016 BoJack Horseman Temperance Brennan Atal bakarra
2018 The Simpsons Bere burua (ahotsa) Atal bakarra
2019 Animal Kingdom Angela Ohikoa (4. denboraldian)
Protagonista (5. denboraldian)

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Emily Deschanel | TV Guide» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  2. (Ingelesez) Miller, Sarah. (2007-03-06). «Interview with Emily Deschanel» Women's Health (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  3. (Ingelesez) Certificate in Genealogical Research, Boston University; B. A., Carnegie Mellon University. «The Interesting Ancestry of Emily and Zoey Deschanel» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  4. TV.com. «Emily Deschanel» TV.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  5. (Ingelesez) Preston, Stefan; Articles, More; May 30, 2020. (2020-05-30). «'Bones': Are Emily Deschanel and David Boreanaz Still Friends?» Showbiz Cheat Sheet (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Esta es la millonaria indemnización que cobrarán los actores de Bones» La Vanguardia 2019-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  7. (Ingelesez) «Bones pregnant season 6 finale» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  8. (Ingelesez) «15 Secrets Behind Bones You Had No Idea About» ScreenRant 2018-02-03 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  9. (Ingelesez) «Deschanel, Hannigan and Others Cop a Feel for a Cause | TV Guide» TVGuide.com 2009-09-30 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  10. «Film Crew» web.archive.org 2012-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).

Kanpo estekak aldatu