Cold Mountain (filma)
Cold Mountain (euskaraz: «Mendi Hotza») 2003ko Anthony Minghella ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Charles Frazier idazlearen Cold Mountain eleberrian oinarritua dago.
Renée Zellweger aktoreak Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Palma eta BAFTA sariak irabazi zituen. Aldiz, Gabriel Yared eta T-Bone Burnett musikariek soinu banda onenaren BAFTA saria irabazi zuten.
Hasierako eszenetan benetan jazotako Kraterraren gudua (1964) eta mina leherketa handia agertzen da.
Sinopsia
aldatuAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila (1861-1865) amaitzear dagoela, Inman (Jude Law), gerraren azken egunetan zauritua den gudari konfederatuak Ipar Karolinan dagoen Cold Mountain jaioterrira itzuli eta urteak zain daramatzan Ada (Nicole Kidman) emaztegaiarekin berrelkartzeko sekulako odisea iragaten du. Bera gerran dagoela, Adak bizirauteko zailtasun handiak jasan beharko ditu, baina Ruby (Renée Zellweger) izeneko emakume gazte izukaitz eta kementsuren laguntzaz aitaren etxaldea aurrera aterako du.
Aktoreak
aldatu- Jude Law: W. P. Inman
- Nicole Kidman: Ada Monroe
- Renée Zellweger. Ruby Thewes
- Eileen Atkins: Maddy
- Kathy Baker: Sally Swanger
- James Gammon: Esco Swanger
- Brendan Gleeson: Stobrod Thewes
- Philip Seymour Hoffman: Veasey erreberendoa
- Charlie Hunnam: Bosie
- Cillian Murphy: Bardolph
- Natalie Portman: Sara
- Giovanni Ribisi: Junior
- Donald Sutherland: Monroe erreberendoa
- Ethan Suplee: Pangle
- Jack White: Georgia
- Ray Winstone: Teague
- Lucas Black: Oakley
- Emily Deschanel: Morgan anderea
- Jena Malone: Ferryko neska
- Melora Walters: Lila
- Jay Tavare: Swimmer
- Katherine Durio: Mae
- Jen Agar: Dolly
Kanpo estekak
aldatu- Cold Mountain filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Cold Mountain filmaren webgunea (Ingelesez)