Emakumea papagaiarekin

Gustave Courbeten margolana

Emakumea papagaiarekin (frantsesez: La Femme au perroquet)) 1866an Gustave Courbetek margotutako olio-pintura da. Egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten dago.

Emakumea papagaiarekin
Jatorria
Sortzailea(k)Gustave Courbet
Sorrera-urtea1866
IzenburuaLa Femme au perroquet eta Woman with a Parrot
MugimenduaErrealismoa
Akademizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak129,5 (altuera) × 195,6 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa29.100.57
JabeaMetropolitan Museum of Art, Gustave Courbet, Jules Bordet, Henry Osborne Havemeyer (en) Itzuli eta Louisine Havemeyer (en) Itzuli
Historia
ErakusketakSalon of 1866 (en) Itzuli

Historia aldatu

Margolana 1866an Parisko Saloian aurkeztua izan zen. Saloi horretan La femme au Perroquet izenburuarekin aurkeztu zen eta horrela gelditu da. Nahiz eta pertsona kontserbadoreenek gogor kritikatu, arrakasta dezente lortu zuen, ziur aski akademizismoko estilotik urruntzen ez zelako. Hau ikusteko erakusketa berean aurkeztutako beste lanekin konpara dezakegu, esaterako Alexandre Cabanelen Naissance de Venus edo William-Adolphe Bouguereauren Les baigneurs. Lan horietan emakumearen gorputza oso idealizatuta agertzen zaigu.[1]

Deskribapena aldatu

Bruno Foucarten ustez margolan hau «Coulbertek egindako biluzi landuena eta konplexuena da".[2] Emakume gaztea izara zurien gainean etzanda agertzen da. Bere jarrerari esker, nahiz eta erabat biluzik egon, hankartea ezkutatua gelditzen zaio; perspektiba horrek, halaber, neskaren edertasuna handitzen du. Ilea, beltza, nahasia du eta horrek eszenaren erotismoa indartzen du. Fondoa iluna da eta neskaren gorputza oso zuria; bien arteko kontrastea eragiten du horrek. Emakumeak eskerreko eskua altxatuta du eta haren gainean papagaia pausatu da. Hegaztien koloreak biziak dira baina testuinguruan itzalita gelditzen dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Georgel, Pierre (1995). Courbet: Le Poème de la naturaleza. Paris. 101-102 or.
  2. Foucart, Bruno (1977). G. Courbet. Naefels, Suiza. 62-69 or.

Kanpo-estekak aldatu