Elorregi jauregia, Gipuzkoako Legazpi udalerrian dagoen XIV. mendeko[1] jauregi edo dorretxe bat da, Telleriarte auzoan.

Elorregi jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTelleriarte
Koordenatuak43°01′42″N 2°20′15″W / 43.028222°N 2.337456°W / 43.028222; -2.337456
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIV. mendea

Kokapena aldatu

Telleriarte eta Brinkola auzoen arteko bidean dago, Urola ibaiaren bazterrean, berau zeharkatzen duen zubia eta San Joan baselizaren alboan.[2]

Arkitektura aldatu

Euskal jauretxe ereduaren adibide bikaina da, hiru solairuko eraikin kubiko handia, bakartua; alde nagusia eta ezkerrekoa harlanduz eginak ditu, eta atzekoa eta eskuinekoa manposteriazkoak dira. Jatorrian, beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara zituen, baina XVI. mendearen amaieran, beste bizileku bat atera zuten ganbaran. Baoak ez zizkioten itsutu, eta lau argi iturri ditu ganbarak.

Beheko solairuan pegora[3] bat du, bi arku zorrotzekin, eta, bien erdian, zutoin lodi zilindriko bat; arkupearen barruko aldean, hondo-hondoan, zirkuluerdiko sarbide bat dago. Ezkerretara, berriz, beste sarbide bat ikusten da, apur bat zorroztua, eta saietera bat ere bai. Eta eskuinetara, leihotxo konopial bat.

Eskuineko aldea ia ez da ageri, aldaparen goiko aldean geratzen baita, baina sarbide eskartzano bat eta hiru saietera ikusten dira. Ezkerreko aldean, leiho berri batzuk ageri dira, eta saietera luze bat.

Solairu nagusiak bost leiho ditu aurreko aldean, nahiz eta ezkerretik hasi eta bigarrenak ez dirudien jatorrizkoa. Dinteldunak dira, baina dintel horietako batzuetan pareka jarritako zirkuluerdiko arkuak daude zizelkatuta, eta jarraian jarritako zenbait arku beste batzuetan (landare irudiekin apainduta daude guztiak).

Ezkerreko aldean ere mota horretako bi leiho ditu, eta leiho biki bat ere ageri da, apur bat zorroztua. Atzeko aldean beste leiho biki zorroztu bat dago, eta saietera bat. Antzinako ganbara izan zenaren aurreko aldean saietera batzuk ikus daitezke: horietako bat oso aldatuta dago gaur egun.

Eraikinari zati bat erantsi zioten gorantz; zati horren aurreko eta ezkerreko aldeetan lau leiho handiko multzoak ageri dira, guztiak dinteldunak. Atzeko aldean beste leihotxo batzuk ditu, horiek ere dinteldunak, eta, agian, berriagoak.[4]

Historia aldatu

Erdi Aroan dorretxe bezela eraikia,[5] XVI. mendean Gregorio Lazarraga Real de Indias-en maiestatearen diru-eramaileak sakonki eraberritu zuen, jauregi bihurtuz. Garai berean, jauregiaren ondoan ermita bat eraiki zuen (gaur egun desagertua; San Joanena 1824an eraikia da[2]). Elorregitarren leinua eta oinetxea burdinaren industriari lotua sortu zela uste da, Legazpiko burdinola garrantzitsuenetako baten jabe izan zirelarik.[4]

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Elorregiko etxe-jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  2. a b «Legazpi: Telleriarteko San Juan Baseliza - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  3. «pegora | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  4. a b «Ondare zibila - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  5. «El interior de Gipuzcoa» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa