San Joan baseliza (Telleriarte)
San Joan baseliza, Gipuzkoako Legazpi udalerriko Telleriarte auzoan dago. Telleriarte eta Brinkola arteko bidean dago, Elorregi jauregia eta Urola ibaiaren alboan.
San Joan baseliza (Telleriarte) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Telleriarte |
Koordenatuak | 43°01′40″N 2°20′15″W / 43.027786°N 2.337478°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1824 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Auzotarrek hala eskatuta eraiki zen, Legazpiko parrokia-eliza urrun baitzuten.
Ateburuan 1824an eraiki zela jartzen du, bi mende aurretik leku berdinean Elorregitarrek beste baseliza bat eraikia zuten, baina jada erabilgarria ez zenez, berria eraiki zen.
Gaur egun, baselizan San Joan Bataiatzailearen taila eder bat dago, Julio Beobidek egina.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |