Elisenda Roca Palet (Bartzelona, 1963ko otsailaren 14a) kataluniar kazetari, telebista-aurkezlea eta haur-literaturako idazlea da[1].

Elisenda Roca
Bizitza
JaiotzaBartzelona1963ko otsailaren 14a (61 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, kazetaria, Programa Zuzendaria, idazlea, telebista zuzendaria eta aktorea
Enplegatzailea(k)Radio Juventud de Barcelona (en) Itzuli
Televisión Española
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Antena 3
Radiocadena Española (en) Itzuli
Antena 3 Radio
Ramon Llull Unibertsitatea
Jasotako sariak
IMDB: nm1408998 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kazetari ibilbidea aldatu

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen kazetaritza ikasketak. Aurrez Bartzelonako Radio Juventud irratiko Tutti Fruti programan egin zuen lan 17 urte baino ez zituela.

Lehenengo lan serioa Radiocadena Española irratian izan zuen goizeko irratsaioa Ana María Bordasekin batera aurkeztuz. Ondoren Antena 3 Radion hainbat programa aurkeztu zituen, hala nola, Buenas tardes, Viva la gente de Barcelona, El guateque eta Los 33 de antena. 1990an Antena 3 telebistara egin zuen salto eta Los segundos cuentan lehiaketa aurkeztu zuen[2].

1991ean Televisión Españolak fitxatu zuen Cifras y letras lehiaketa aurkezteko[3]. Kate pribatu batetik fitxaturiko lehenengo kazetaria izan zen Elisenda Roca. Hainbat denboraldi egin zituen eta arrakasta handia izan zuen, hainbat sari ere irabazi baitzituen; Antena de Oro[4], Ondas Sariak[5] eta TP de Oro[6]. 1996 arte iraun zuen lehiaketak. Azken denboraldian A las diez en casa debatearekin eta Telepasión española showarekin konpajinatu zuen.

Hurrengo urteetan Katalunian aritu zen, bai telebistan eta baita irratian ere. Bartzelonako COM Ràdio irratian Les tardes amb Elisenda Roca saioa aurkeztu zuen[4].

Antzerkia aldatu

2006an Woody Allenen Misteriós assissinat a Manhattan antzezlana zuzendu zuen, lan horretan debuta eginez[7]. 2013an T'estimo, ets perfecte, ja et canviaré musikala estreinatu zuen Poliorama antzokian[8].

Saber y ganar aldatu

2021eko abuztuaren 23an Jordi Hurtadok aurkezten duen Saber y ganar programan Juanjo Cardenalen tokia hartu zuen eta galderak egiten dituen off-eko ahotsa da[9].

Argitaraturiko liburuak aldatu

  • Serem pares
  • Què puc menjar si estic embarassada?
  • Qué puedo comer si estoy embarazada?
  • Joc de Paraules
  • Empúries
  • M’expliques un conte?
  • Fora malsons!
  • No som els tres porquets
  • Hola, gràcies, adéu
  • Això és meu
  • ''Pim! Pam! Pum!
  • Misteri a Moltmort

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Peláez, Raquel. (2021-08-26). «Elisenda Roca: “Un productor intentó pisotearme porque le iba bien para el currículum”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  2. Los segundos cuentan. Antena 3 Televisión 1990-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  3. (Gaztelaniaz) «Cifras y letras: Tus programas favoritos de TVE, en RTVE Play» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Qué fue de Elisenda Roca: de la Antena de Oro con 'Cifras y letras', a la docencia universitaria» Diario AS 2021-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  5. (Gaztelaniaz) «Premios Ondas 1994» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  6. TP de Oro 1992 Mejor Concurso: Cifras y letras. (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  7. (Gaztelaniaz) «Joaquim Roy - Misteriós assassinat a Manhattan; Misterioso asesinato en Manhattan; Misteriós assasinat a Manhattan; Misteriós assissinat a Manhattan | CDAEM, Teatro Español» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  8. (Katalanez) Poliorama, Teatre. «T'estimo, ets perfecte, ja et canviaré - De l'1 de setembre al 19 d'octubre del 2014 | Teatre Poliorama» www.teatrepoliorama.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  9. (Gaztelaniaz) Martínez, Héctor Llanos. (2021-08-23). «Elisenda Roca ya es la nueva voz de ‘Saber y ganar’» El País (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).

Kanpo estekak aldatu