Elisabet Erreginaren uharteak
Elisabet Erreginaren uharteak[1] (ingelesez: Queen Elisabeth Islands) Kanadako Artikoko uhartedia da, 74° 30’-ko latitudetik gora dauden uharteak hartzen dituena, lehenengo Parry eta Sverdrup uharte multzoak barne. Ellesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg dira uharte nagusiak. 419.061 km² hartzen dute guztira eta 325 lagun bizi dira bertan.
Elisabet Erreginaren uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Queen Elisabeth Islands |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Artikoa |
Uharteak denera | 2.126 |
Uharte nagusiak | Ellesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg |
Azalera | 419.061 km² |
Punturik garaiena | Barbeau mendia |
Politika | |
Herrialdea | Kanada |
Probintziak | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak eta Nunavut |
Gizartea |
Uharteak
aldatuHauek dira, mapan adierazita, uharte nagusiak artxipelagoan:
Uharteen artean, Melville uhartearen mendebaldea eta haren ipar-mendebaldera dauden beste batzuk Kanadako Ipar-Mendebaldeko Lurraldeen barruan daude administratiboki; baina ekialdeko lur gehienak Nunavut eskualdean daude, Inuit herriaren autogobernuko zonaldean.
Ranking | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Munduan | Kanadan | Multzoan | Izena | Probintzia | Azalera (km²) |
Perimetro (km) |
Biztanleria (2001) |
Punturik garainea | Garaiera |
010 | CAN-03 | 01 | Ellesmere uhartea | Nunavut | 196.236 | 10.748 | 168 | Barbeau mendia | 2.616 |
027 | CAN-06 | 02 | Devon uhartea | Nunavut | 55.247 | 3.589 | 0 | Devon izotz-eremua | 1.920 |
032 | CAN-07 | 03 | Axel Heiberg uhartea | Nunavut | 43.178 | 3.061 | 0 | Outlook Peak | 2.210 |
033 | CAN-08 | 04 | Melville uhartea | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak Nunavut |
42.149 | 3.107 | 0 | Izengabeko lekua | 776 |
054 | CAN-13 | 05 | Bathurst uhartea | Nunavut | 16.042 | 2.069 | 0 | Stokes mendiak | 412 |
055 | CAN-14 | 06 | Patrick Printzearen uhartea | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak | 15.848 | 1.672 | 0 | Izengabeko lekua | 279 |
069 | CAN-16 | 07 | Ellef Ringnes uhartea | Nunavut | 11.295 | 1 027 | 0 | Isachsen Dome | 260 |
096 | CAN-21 | 08 | Cornwallis uhartea | Nunavut | 6.995 | 636 | 215 | Izengabeko lekua | 359 |
111 | CAN-25 | 09 | Amund Ringnes uhartea | Nunavut | 5.255 | 500 | 0 | Izengabeko lekua | 265 |
115 | CAN-26 | 10 | Mackenzie King uhartea | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak Nunavut |
5 048 | 444 | 0 | Leffingwell Crags | 500 |
171 | CAN-30 | 11 | Borden uhartea | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak Nunavut |
2.794 | 418 | 0 | Izengabeko lekua | 150 |
185 | CAN-33 | 12 | Cornwall uhartea | Nunavut | 2.258 | 311 | 0 | McLeod Head | 400 |
249 | CAN-38 | 13 | Eglinton uhartea | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak | 1.541 | 227 | 0 | Izengabeko lekua | 210 |
265 | CAN-40 | 14 | Graham uhartea(Nunavut) | Nunavut | 1.378 | 171 | 0 | 175 | |
273 | CAN-43 | 15 | Lougheed uhartea | Nunavut | 1.308 | 243 | 0 | Izengabeko lekua | 126 |
294 | CAN-44 | 16 | Byam Martin uhartea | Nunavut | 1.150 | 145 | 0 | Izengabeko lekua | 153 |
298 | CAN-46 | 17 | Vanier uhartea | Nunavut | 1.126 | 169 | 0 | Adam mendilerroa | 220 |
311 | CAN-48 | 18 | Cameron uhartea | Nunavut | 1.059 | 219 | 0 | Wilmot mendia | 171 |
336 | CAN-52 | 19 | Meighen uhartea | Nunavut | 955 | 188 | 0 | Meighen izotz-eremua | 268 |
383 | CAN-59 | 20 | Brock uhartea | Ipar-mendebaldeko Lurraldeak | 764 | 174 | 0 | Izengabeko lekua | 67 |
421 | CAN-61 | 21 | King Christian uhartea | Nunavut | 645 | 116 | 0 | King Christian mendiak | 165 |
454 | CAN-64 | 22 | North Kent uhartea | Nunavut | 590 | 122 | 0 | Izengabeko lekua | 600 |
467 | CAN-65 | 23 | Emerald uhartea | Nunavut | 549 | 117 | 0 | Izengabeko lekua | 150 |
- | CAN-68 | 24 | Alexander uhartea | Nunavut | 484 | 129 | 0 | 180 | |
- | CAN-73 | 25 | Massey uhartea | Nunavut | 432 | 113 | 0 | 210 | |
- | CAN-78 | 26 | Little Cornwallis uhartea | Nunavut | 412 | 158 | 0 | Izengabeko lekua | 130 |
- | CAN-85 | 27 | Coburg uhartea | Nunavut | 344 | 138 | 0 | Izengabeko lekua | 823 |
- | CAN-87 | 28 | Helena uhartea | Nunavut | 326 | 98 | 0 | ||
- | CAN-89 | 29 | Stor uhartea | Nunavut | 313 | 79 | 0 | Izengabeko lekua | 560 |
- | CAN-93 | 30 | Baillie-Hamilton uhartea | Nunavut | 290 | 74 | 0 | Izengabeko lekua | 230 |
- | CAN-112 | 31 | Griffith uhartea | Nunavut | 189 | 63 | 0 | ||
- | CAN-128 | 32 | Hoved uhartea | Nunavut | 158 | 55 | 0 | Izengabeko lekua | 350 |
- | CAN-136 | 33 | Lowther uhartea | Nunavut | 145 | 58 | 0 | ||
- | CAN-141 | 34 | Buckingham uhartea | Nunavut | 137 | 45 | 0 | Monte Windsor | 150 |
Lurraldea eta gizakiak
aldatuUharteetako ipar-mendebaldeko kostalde parte batzuk giza-okupazioarentzat gogorregiak suertatu zirela dirudi, baina gainerakoetan paleo-eskimo eta inuitak, herri artikoak, bizimodu nomadikoa egiteko gauza izan dira ingutune latz honetan.
Duela 4500 urte inguru iritsi ziren gizakiak lehen aldiz inguru honetara. Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuen eta inguru honetaraino iritsi. [2] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko.
Dorset kultura
aldatuPre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi. Dorset kulturan, arkua eta gezia ez ziren erabili, bai ordea aurreko zein ondorego kulturetan [3].
Thule kultura eta inuitak
aldatuThule herria, inuit modernoaren arbasoak, Alaskatik Ipar-mendebaldeko Lurraldeetara eta Nunavutetara migratzen hasi ziren 1300. urterako.
Inuit herriak dira Thule kulturaren ondorengo zuzenak, eta uharte hauetan ere bizi ziren. Herri semi-nomadikoa ziren eta hortaz uhartea ondo ezagutu arren, ez zuten hemen edo beste toki batzuetan asentemandu jarraiturik egiten, bai ordea, neguko kanpamenduak 100 pertsona artekoak, eta udakoak aldiz, dozena bat edo gutxiagokoak.[4]
20. mendearen 2. zatitik aurrera, inuiten bizitza nomadikoa aldatu egin da eta asentamendu finkoetan berrantolatu da kultura hau Kanada iparraldean, bereziki Nunavut esaten duten eskualdean. Herrietan finkatze hau behartua izan zen kasu batzuetan, eta hain zuzen ere egun artxipelago honetan dagoen Resolute / Qausuittuq herria (Ellesmere uhartean) hegoalderahotik ekarri zituzten Inuitekin sortu zen 1950eko hamarkadan.[5]
Hala ere, urteen poderioz, eta azkenean auto-gobernu gaitasuna gauzatu delarik nolabait Nunavuten, azpiegitura sozial modernoak eta biziraupena ziurtatzeko, inuitek .ere bat egin dute asentamenduekin.
Resilutez gain, beste asentamendu bat dago uharteetan, Grise Fiord, hau ere Ellesmeren, bien artean 375 biztanle direlarik. Alert izeneko estazio meteorologiko bat ere bada, biztanlego ofizialik gabe, baina urte osoan zehar bertan zientzalari eta langileak dituena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
- ↑ (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47. doi: . ISSN 0066-6939..
- ↑ (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
- ↑ (Ingelesez) «Resolute» Travel Nunavut (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).