Coburg uhartea

Coburg Kanadako Uhartedi Artikoaren uharte bat da, Kanadako iparraldean, Elisabet Erreginaren artxipelagoan. Hegaztientzat garrantzi handiko ingurua da. 1995tik «National Wildlife Area» izendapena du. Haren hedapena 344 km ²koa da.

Coburg uhartea
Coburg Island in Jones Sound.jpg
Datu orokorrak
Garaiera800 m
Luzera38 km
Zabalera23 km
Azalera344 km²
Geografia
CoburgIsland.png
Koordenatuak75°57′N 79°18′W / 75.95°N 79.3°W / 75.95; -79.375°57′N 79°18′W / 75.95°N 79.3°W / 75.95; -79.3
Honen parte daElisabet Erreginaren uharteak
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Nunavut
Ur-gorputzaLady Ann Strait (en) Itzuli
Leku geografikoaElisabet Erreginaren uharteak

KokapenaAldatu

Administratiboki Nunavut lurralde autonomoaren partea da. Jones Sound itsasartearen ekialdean dago, Baffin badiaren ertzean, Lady Ann itsasartean, Devon uhartearen iparraldean eta Ellesmere uhartearen hegoaldean.

GarrantziaAldatu

Coburg uharteak eta bere inguruko itsas eremuak garrantzi biologiko handia dute. 1975ean "Nazioarteko Biologia Programa Gune" izendatu zutenean balio hori aitortu zioten. Coburg uhartea "Kanadako Fauna Zerbitzuak" (CWS) "Hegazti Migratzaileen Habitat Gune Gakoa" izendatu zuen 1984an («Key Migratory Bird Habitat Site»). 2002an, CSW-k Coburg uhartearen inguruko urak hegazti migratzaileen "itsasoko habitataren garrantzitsu" gisa ere identifikatu zituen. ("Itsas habitataren gune gakoa").

1990ean, Grise Fiordeko biztanleek Coburg uhartea eta bere ingurunea Basa-biziaren Inguru Nazional gisa babestea gomendatu zuten. Nirjutiqavvik National Wildlife Area 1995eko abuztuaren 30ean sortu zen ofizialki.

FaunaAldatu

Itsas hegazti migratzaileek garrantzi handia dute uhartean, esaterako martin hegalzuri, ipar-kaio, antxeta hankabeltz, fulmar, ipar-martin... Inguruan ugaztun asko ikus daiteke: Groenlandiar balea, narbala, hartz zuria, foka, mortsa eta balea zuria esaterako.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu