Anil (Indigofera tinctoria, Indigofera suffruticosa) Fabaceae familiako landarea da. Anil kolorea, genero bereko hainbat espezietatik atera daiteke, hala nola aipatu diren bi horietatik.

Anil (landarea)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaIndigofereae
GeneroaIndigofera
Espeziea Indigofera tinctoria
Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anil (argipena)».

Indigofera suffruticosa edo Indigofera anil, Mesoamerikan jatorri duen arren, Afrikan eta Asian ere hazten da. Maya kulturak erabiltzen zuen landare honetatik ateratako tindagaia.

Indigofera tinctoriari benetako indigoa ere esaten zaio. Asia eta Afrikan Marco Polo (XIII mendean), Indian kolore honen ekoizpenari buruzko informazioa eman zuen lehen europarra izan zen. Europan indigo pigmentua asko erabili izan da margolanetan Erdi Arotik hasita.

Garoaren antzeko zuhaixka lekaduna da, eskualde beroetan hazten dena; hostoetatik tindatzeko gai bat ateratzen da.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.