Ireki menu nagusia

Elena Solatxi Arrizabalaga (Bilbo, Bizkaia, 1960ko maiatzaren 21a) diziplina anitzeko euskal artista da. Margolaria, eskultorea eta argazkilaria. Instalazioetan ere aritzen da.

Elena Solatxi
Bizitza
Jaiotza Bilbo1960ko maiatzaren  21a (59 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak artista

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Valentzia eta Londresen dantza munduan lehen urratsak eman ondoren, Managuako Instituto Nicaragüense de Cine-n egindako lanak Argazkilaritza eta Bideo ikasketak egitera bultzatuta, Londresera abiatu zen. Handik Euskal Herrira itzultzean, Euskal Herriko Unibertsitatean jarraitu zuen ikasten eta arte arloan doktoretza titulua lortu zuen.

Elenaren obra artistikoan emakumearen munduarekiko lotura nabarmentzen da, baita sorkuntza prozesuari ematen dion garrantzia ere. “Serieka” egiten duen lanak, berriz, espresio mota berriak bilatzea ahalbidetzen dio, etengabe. Denboraren iragatean, memoriaren aztarnetan eta familiaren unibertsoan oinarritutako gogoeta da Elenaren arte-lana.

Ura da serie askotako haria, bai gai aldetik, baita erabiltzen dituen materialen aldetik ere. Etengabe jotzen du gauza guztien jatorria edo iturriak bilatzera. Materialetan oinarrizkoak gailentzen dira: papera, tintak, buztina, portzelana edo harria.

ErakusketakAldatu

  • Paisajes kársticos, Uretan Blai, Elcolor del agua. Durangoko Arte eta Historia Museoan.
  • Martxoak 31. M31 In Memoriam, Txelu Angoitia argazkilariarekin elkarlanean.
  • Skolastika, Edición Múltiple, Erreakzioa. (erakusketa kolektiboa).
  • El cuerpo, la carne y el alma (erakusketa ibiltaria).


SariakAldatu

  • Lehenengo saria, Concurso Múltiple de Navidad lehiaketan. UPV-EHU II Sorkuntza Jardunaldian (2009).
  • Lehenengo saria. Filme laburren lehiaketan. City and East London Council. Londres (1988).
  • Bigarren saria. Euskal Zinema eta Bideo Bileran. Lekeitio (1989).

ErreferentziakAldatu

Tesis Doctoral: Análisis del concepto de creatividad y metodologías procesuales en treinta artistas vascas contemporáneas. https://addi.ehu.es/handle/10810/14748

Mikel Onaindía. Arte en el Duranguesado Hoy. (2013) http://www.academia.edu/31094781/Arte_en_el_Duranguesado_Hoy_Artea_Durangaldean_Gaur_-_Astarloa_Kulturgintza

Wiki-historias http://www.wiki-historias.org/es/perfil/elena-solatxi.html

http://www.durangon.com/elena-solatxi-expone-en-el-museo-23-fotografa-assobre- el-agua..

Kanpo loturakAldatu