El País Vasco (Pío Baroja)

Pio Barojaren bidaia liburua, 1953koa, Euskal Herri osoa hartzen zuena

El País Vasco Pío Barojaren bidaia liburua izan zen, 1953koa, Euskal Herri osoaren gida gisa idatzitakoa.

El País Vasco (Pío Baroja)
Jatorria
Egilea(k)Pío Baroja
Argitaratze-data1953
IzenburuaEl País Vasco
ArgitaletxeaEdiciones Destino (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaBidaia-literatura
Hizkuntzagaztelania
Argumentu nagusiaEuskal Herria

Edizio originala eta mutilatua

aldatu

Edizio ilustratua izan zen, zazpi herrialdeen mapekin eta argazkiez hornitua, eta ia 600 orrikoa. Frankismoaren garai gordin batean idatzia, Destino argitaletxe katalanak argitaratu zuen. Euskal Herria eta gaztelaniaz País Vasco termino kultural geografiko ez politikoki nabarmenduak ziren orduan, eta elkarren sinonimoak bi hizkuntzetan, liburuak adierazten duen bezala. Mapetan, Trebiñu ere ez zen bereizten Araban zulo balitz bezala.[1]

1988an, Incafo argitaletxeak beste edizio bat kaleratu zuen Espainian, mozketa handiekin, zentzu politiko argi batekin. Zazpi kapitulu osorik desagertu ziren, "Siete en una" izeneko atala barne, eta deskribatutako lurraldeak pasatu ziren izatera bakarrik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. 21. mendean Círculo de Lectores argitaletxeak berriro edizio mutilatua atera zuen, Ipar Euskal Herriaren eta Nafarroarik gabeko liburu bat.[2]

2006an, ordea, Txalaparta argitaletxeak liburu originalaren berredizioa kaleratu zuen, zazpi herrialdeen berri ematen zuen testu oso jatorrizkoarekin. Hona testu original horretako lerro batzuk, Barojarenak, liburuaren azalpena ematen:

« Cuatro son las provincias que comprende el País Vasco español: Álava, Guipúzcoa, Navarra y Vizcaya. Tres son las provincias que forman el País Vasco francés: Labord, Baja Navarra y Soule. El interés y la sugestión que ejerce sobre el visitante la tierra vasca, tanto en su parte española como francesa, son debidos principalmente a la originalidad de los rasgos típicos que la unifican y diferencian de los demás países »
Pío Baroja, 1953

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Egaña, Iñaki. (2006-12-33). «Zazpiak bat (siete en una): el País Vasco de Pío Baroja» Letras e Ideas (33) (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  2. (Gaztelaniaz) Bakaikoa, Baleren; Bandrés, Luis; Ezeizabarrena, Xabier; Ibarra, Pedro; Olascoaga, J.O.. (2007-02-13). «Inmoralidad político-cultural» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).

Kanpo estekak

aldatu