Ireki menu nagusia

Eisenach Alemaniako herria da, Turingiako estatuan kokatua, Werra ibaitik gertu, ibai honen arroaren barnean. Turingiako oihanaren iparraldeko muga da. Johann Sebastian Bach musikariaren jaioterria izateagatik da ezaguna.

Eisenach
Eisenach
 Alemania
Eisenach von Göpelskuppel.jpg
Wappen Eisenach.png
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Turingia
Alkatea Katja Wolf Itzuli
Izen ofiziala Eisenach
Jatorrizko izena Eisenach
Posta kodea 99817
Udal kodea 16056000
Geografia
Koordenatuak 50° 58′ 29″ N, 10° 19′ 28″ E / 50.974722222222°N,10.324444444444°E / 50.974722222222; 10.324444444444Koordenatuak: 50° 58′ 29″ N, 10° 19′ 28″ E / 50.974722222222°N,10.324444444444°E / 50.974722222222; 10.324444444444
Eisenach hemen kokatua: Alemania
Eisenach
Eisenach
Eisenach (Alemania)
Thuringia EA.svg
Azalera 104.17 km²
Altuera 215 m
Mugakideak Wartburgkreis Itzuli, Werra-Meißner-Kreis Itzuli, Ilmenau eta Meiningen
Demografia
Biztanleria 41.884 bizt. (2014-12-31)
Dentsitatea 402,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 03691, 036920, 036928
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Marburg, Sedan, Waverly, Skanderborg Itzuli eta Mahiliou
Matrikula EA
www.eisenach.de/

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Herri honen historia Wartburg gazteluari lotuta dago, zein, elezaharraren arabera, 1067. urtean eraikia izan zen. 1180. urtean agertzen da idatzia, lehenengo aldiz, herri honen izena. Martin Luterok, Erreforma Protestantearen sustatzaileak, bertan itzuli zuen Itun Berria alemanierara. 1572an Saxonia-Eisenach printzerri independente bezala sortu zen.

1869. urtean herrian bertan Alemaniako Langileen Alderdi Sozialdemokrata (SDAP) sortu zen, gerora Alemaniako Langileen Elkarte Orokorrarekin (ADAV) batera Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) osatuko zuen bi alderdietako bat. 1949. urtetik aurrera, eta 1990en gertaturiko bateratzera arte, Turingiako estatua Ekialdeko Alemaniaren barnean egon zen.

Hedadura eta biztanleriaAldatu

Herriak 42.750 biztanle (2010) eta 103,84 kilometro koadroko hedadura dauka.

EkonomiaAldatu

1990. urteko bateratzearen ondoren, Eisenach kokaturik dagoen lurraldearen eskualdeek ez dute garapen ekonomiko bera bizi izan, baina egoerak, orokorrean, hobera egin du. Hala ere, herriak berak Alemaniako aberastasun mailarik baxuenetakoa du, gobernu federalaren eta Europar Batasunaren laguntzak jasotzen dituen arren.

Ondasun nabarmenakAldatu

Herritar ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Eisenach ndorengo hiriekin senidetua dago:

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu