Saxonia-Eisenach dukerria

Saxonia-Eisenach dukerria Alemaniako antzinako dukerri bat da, gaur egungo Turingia estatuan kokatua eta Ernestoar Dukerriak zeritzenenak, Wettin leinu saxoiaren Ernestoar leinuak gobernatua baitzen. Saxonia-Eisenach dukerria 1572an sortu zen Joan Federiko II.a Saxonia-Gothakoaren seme zen Joan Ernesto II.a Saxonia-Eisenachekoaren mesedetan egin zen Erfurteko banaketaren bidez.

Saxonia-Eisenach dukerriaren armarria.

Dukerri hau 1638an Saxonia-Weimar dukerrira gehitu zen, eta 1641ean berezarria izan zen Gilen IV.a Handia Saxonia-Weimarrekoaren anaia txikia zen Alberto Saxonia-Eisenachekoaren mesedetan. 1644an Gilenen semea zen Adolfo Gilen Saxonia-Eisenachekoarengana pasa zen. 1668ko azaroan hil zen Adolfo Gilen, bere lau seme-alabak oso gazteak zirela hiltzen ikusi zituelarik. Baina, bere emaztea zen Isabel Braunschweig-Wolfenbüttelekoa bosgarren haur baten esperoan zegoen, honen aita hil eta zortzi egunera jaio zena, baina hau ere ez zen askorik bizi izan, eta bi urterekin hil zen 1671ko otsailean Saxonia-Eisenacheko oinordekoa zena. Bere osaba zen Joan Jurgi Saxonia-Marskuhlekoa arduratu zen dukerriaz eta Saxonia-Marskuhl leinua pasa zen dukerriaren gobernari izatera 1741 arte, urte honetan Saxonia-Weimarrekin Saxonia-Weimar-Eisenach dukerria osatuz batu zena eta 1815ean Dukerri Handi bihurtu zena.

Saxonia-Eisenacheko dukeak aldatu

Jarraian, Saxonia-Weimarrekin Saxonia-Weimar-Eisenach dukerria osatu zuen.

Kanpo estekak aldatu