Egurrezko hanka
Egurrezko hanka giza-zango osoa edo zati bat ordezkatzen duten soin atal artifiziala edo protesia da. Literaturan, askotan, egurrezko hanka piraten irudiarekin lotu izan da. Izenak berak dioenez, zurez egina izaten zen; gaur egun, ordea, beste material batzuekin egiten dira eta, eskuarki, artikulatuak dira.
Pertsonaia historikoak
aldatuAsko dira historikoki horrelako protesiak erabili dituzten pertsonak. Hona hemen batzuk:
- François Le Clerc (~1554), nabigatzailea.
- Cornelius Jol, (1597-1641), nabigatzailea eta amirala.
- Peter Stuyvesant (1612-1672), herbeheretarra, Amsterdam Berriaren zuzendari orokorra.
- Blas de Lezo (1687-1741), almirantea.
- Józef Sowiński (1777–1831), XIX. mendeko general poloniarra.
- Alberto Chmielowski (1846-1916), erlijioso poloniarra.
Fikziozko egurrezko hankadunak
aldatu- Pete (Disney), Disneyko egurrezko hankadun pertsonaiarik zaharrena.
- Ahab kapitaina, Moby-Dick liburuaren protagonista.
- Silas Wegg, Charles Dickensen pertsonaia.
- Alastor Mad-Eye Moody, Harry Potteren unibertsoaren pertsonaia.
- Barbossa kapitainak Pirates of the Caribbean film-saileko pertsonaia.
- John Silver Luzea, Robert Louis Stevensonen Altxor uhartearen "gaiztoa" ospetsua. Ez zuen benetako egurrezko hanka, makulu bat baizik.
Trenbideak
aldatuTrenbideetan lehen zura oso erabilia izaten zen. Badira bi ibilbide Egurrezko Hanka izenez ezagutzen direnak:
- Fulton Chain Railroad, zureko errailak direla eta Pegleg izenarekin ezagutzen da.
- Bradford and Foster Brook Railway, Pegleg izenez ezaguna, bere egurrezko piloteak direla eta.