Egur-ziza bikain
Egur-ziza bikaina (Gymnopilus junonius) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie honek batzuetan, aparteko neurriak hartzen ditu.
Egur-ziza bikaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gymnopilus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gymnopilus junonius P.D.Orton, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus junonius | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Gymnopilus spectabilis (Fr.) Sing., Pholiota Spectabilis (Fr.) Guillet, Pholiota Aurea Queél.
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 12 (15) cm. arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, batzuetan titi apur batekin; hori kolore ederrekoa edo hori-gorrixkakoa; gainazal zuntz-duna edo xerloduna, baina ezkata sendorik gabe, benetako Pholiota-tan bezala.
Orriak: Ez estu, eskotatuak, okre-hori kolore ederrekoak, edo hori bizikoak, esporak heltzen direnean marroi-azafrai kolorekoak. Igurtziz arre-gorrixka kolorea hartzen dute.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxoago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 8-12 (15) x 1-3 (4) cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, sendoa, horia, arre-gorrixka oinarrian. Eraztuna mintzezkoa eta ondo garatua, horia, gero herdoil kolorekoa.
Haragia: Lodia, irmoa, zurixka edo horixka, igurtziz marroi kolorea hartzen du; usain atsegina du eta zapore mingotsa.[2]
Etimologia: Gymnopilus hitza, “gymn” aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du, eta “polis” atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluziak edo burusoilak. Junonius epitetoak Saturnoren alaba Juno jainkosa erromatarra aipatzen du.
Jangarritasuna
aldatuPozoitsua ez den arren, bere haragia , oso mingotsa da, eta horrek janezina bihurtzen du. Mozkortu ere egiten du.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuEspezie hau, bere generoko beste batzuetatik bereizten da, bere kapela ezkatarik gabea delako, eta bere tamaina handiagatik.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdaren azkenean eta udazkenean. Sahats, makal eta pinuen enborretan edo adar-lodietan agertzen da, gehienetan taldeka. Nahasezina.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 438 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 248 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 360 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 113 or. ISBN 84-282-0541-X(T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..