Egur-bikor gorria (Nectria cinnabarina) Nectriaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Egur-bikor gorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaNectriaceae
GeneroaNectria
Espeziea Nectria cinnabarina
Fr., 1849

Deskribapena aldatu

Globo forma antzeko fruktifikazioak garatzen dituen onddoa, bigunak, soropildutako 2 mm-ko diametrora iristen diren peritaezio-kolonia ugariz osatua; heltzean, hazteko erabiltzen duten adarren azala hausten dute. Kanpoko azalera zimurtsua da, gorri-zinabrio koloretik arre-gorrixkara doan kolorekoa, zenbat eta zaharragoa izan orduan eta ilunagoa, papilatua, ostiolo txikiekin. Peritezioen horma purpura kolorekoa bihurtzen da KOH erreaktiboarekin kontaktuan.[2]

Batzuetan forma konidiala agertzen da, inperfektua, Tubercularia vulgaris, 5 mm inguruko diametroko kolore arrosako pulbinuluak eratzen dituena eta peritezioak garatzen diren estroma eratzen duena.[3]

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Sasoia eta lekua aldatu

Hostozabalen adartxo hiletan, edozein motatakoetan, batzuetan parasito, baina ez aktibo.[4]

Banaketa eremua aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 334 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Asturnatura.
  4. (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
  5. Nectria cinnabarina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu