Ireki menu nagusia

Edward Witten (Baltimore, Maryland, 1951ko abuztuaren 26a) estatubatuar matematikaria da. Ikasketak Brandis Unibertsitatean eta Princetonen egin zituen. Doktoregoa amaitu ondoren, Harvardera joan zen 1980ra arte. Urte horretan, fisikako irakasle hautatu zuten Princetonen. MacArthur beka irabazi ondoren, Princetonen aritu zen lanean, 1987an Ikerketa Aurreratuetako Institutuan irakasle izendatu zuten arte. Fisikari matematikoa dela esan liteke funtsean, argitalpen gehienek fisikarekin baitute zerikusia. Kiotoko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1990), Fields domina jaso zuen. Sari hori irabazteko ekarpenik garrantzitsuena masa positiboaren aieruaren froga errazago bat da (lehenengoa Yauk egin zuen). 1984an, Supersymmetry and Morse (Supersimetria eta Morseren teoria) izeneko artikulua argitaratu zuen Journal of differential geometry aldizkarian. Artikulu horrek eragin handia izan zuen geometria diferentzialaren arloan. 2011n, hirurehun eta berrogei argitalpen baino gehiago zituen plazaratuta kuantuen eta soken teoriei buruz.

Edward Witten
Edward Witten.jpg
Bizitza
Jaiotza Baltimore1951ko abuztuaren 26a (68 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Louis Witten
Ezkontidea(k) Chiara Nappi Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Brandeis University Itzuli
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria David Gross
Doktorego ikaslea(k) Shamit Kachru Itzuli
Kamran Vafa Itzuli
Dror Bar-Natan Itzuli
Xiao-Gang Wen Itzuli
Sergei Gukov Itzuli
Steven Giddings Itzuli
Irakaslea(k) David Gross
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari teorikoa
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
American Physical Society Itzuli
Royal Society
www.sns.ias.edu/witten

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Witten  
  Artikulu hau Marylandeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.