Ireki menu nagusia

Snow White and the Seven Dwarfs (1937ko filma)

Snow White and the Seven Dwarfs (euskaraz Edurne Zuri eta zazpi ipotxak) marrazki bizidunetako film klasikoa da, Walt Disneyk estreinatua, animazioa. Disneyrentzat estudioaren irabaziak ez ziren nahikoak, hori dela eta 1934an film luze bat egitea otu zitzaion. Animazioaren industriakoek ordea, Disneyren zoramena ezizena ipini zioten Disneyk sortu nahi zuen Edurne Zuri izeneko film luzeari. Izan ere, estudioa hondamendira eramango zuelakoan zeuden. Gauzak honela, Lillian eta Royk Walti ideia hori burutik kentzeko ahaleginak egin zituzten.

Snow White and the Seven Dwarfs (1937ko filma)
Jatorria
Sorrera-urtea 1930(e)ko hamarkada
Argitaratze-data 1937
Jatorrizko izenburua Snow White and the Seven Dwarfs
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film erromantikoa, fantasiazko filma, musika-filma eta marrazki biziduna
Iraupena 83 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Edurnezuri
Kokapena
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) David Hand Itzuli
William Cottrell Itzuli
Wilfred Jackson
Larry Morey
Percival C. Pearce Itzuli
Ben Sharpsteen Itzuli
[[Kategoria:David Hand Itzuli zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:William Cottrell Itzuli zuzendutako filmak]]


[[Kategoria:Percival C. Pearce Itzuli zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Ben Sharpsteen Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Merrill De Maris Itzuli
Ted Sears Itzuli
Richard Creedon Itzuli
Otto Englander Itzuli
Dick Rickard
Dorothy Ann Blank Itzuli
Webb Smith Itzuli
Earl Hurd Itzuli
[[Kategoria:Merrill De Maris Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Ted Sears Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Richard Creedon Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Otto Englander Itzuli idatzitako filmak]]

[[Kategoria:Dorothy Ann Blank Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Webb Smith Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Earl Hurd Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
Ekoizlea Walt Disney
Konpainia ekoizlea The Walt Disney Company
Aurrekontua 250.000 Estatubatuar dolar
Bestelako lanak
Musikagilea Paul Smith Itzuli
Frank Churchill Itzuli
Leigh Harline
Argazki-zuzendaria baliorik ez
Langileak Albert Hurter
Ferdinand Horvath
Joe Grant
Mique Nelson
Merle Cox
Claude Coats
Phil Dike
Ray Lockrem
Maurice Noble
Samuel Armstrong
Leigh Harline
Paul Smith
Frank Churchill
Fikzioa
Argumentu nagusia vanity Itzuli, parent-child relationship Itzuli, persecution Itzuli eta Jeloskortasuna
Historia
Gertaera nabarmenak 1937ko abenduaren 21a
estreinaldi — Carthay Circle Theatre
National Film Registry
Nominazioak Academy Award for Best Score, Adaptation or Treatment
10th Academy Awards

Frank Churchill , Leigh Harline, Paul Smith
Kanpo loturak
d23.com/a-to-z/snow-white-and-the-seven-dwarfs-film/
Edurne Zuri eta zazpi ipotxen aurrerakinaren zatia

Disneyk aitzitik, Chouinard Arte Institutuan ikasketak egin zituen Don Graham irakaslea kontratatu zuen estudioko langileei formakuntza emateko. Gainera, "Silly Symphonies" bildumako film laburrak erabili zituen froga moduan, efektu berezi, prozesu espezializatu eta kamera anitz zituzten aparailuekin gizakien animazio errealista eta pertsonalitateduna lortzeko. Guzti hori, estudioaren maila teknologikoa igotzeko egin zen, gainerantzean ez baitzuen Disneyk nahi zuen adina kalitate edukiko filmak.

Snow White and the Seven Dwarfs produkzioa estudioari dirua bukatu arte luzatu zen (1935-1937 artean). Behin dirua xahututa, Bank of American mailegua eskatu zuten eta horretarako, bertako zuzendariei Snow Whiteren aurrerapen bat erakutsi behar izan zieten. Hasiera batean, 250.000 dolarreko aurrekontua bazuen ere, 1.488.000 dolar gastatu zituzten azkenean. Filma Carthay Circle Theateren estreinatu zen 1937ko abenduaren 21ean, eta beronen amaieran, ikaragarrizko txalo zaparrada jaso zuen.

Snow White ingelesez egindako animaziozko lehenengo film luzea izateaz gain, Technicolor erabili zuen lehenengoa ere izan zen. Azken hau, 1938ko otsailaz geroztik RKOk banatua izan zen. 1938ko filmik arrakastatsuena izan zen eta 8 milioi dolarreko (egungo 98 milioi) irabaziak lortu zituen estreinako emankizunean.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.