Meet the Robinsons (euskaraz Robinsondarrak Ezagutuz), 2007ko Stephen J. Anderson estatubatuar zinema zuzendariaren komedia eta zientzia-fikziozko konputagailuzko animazio film bat da. Walt Disney Picture estudioek ekoitzi zuten. William Joyce idazlearen A Day with Wilbur Robinson (1990, Egun Bat Wilbur Robinsonekin) haur marrazki liburuan oinarritua dago. Jordan Fry, Wesley Singerman, Harland Williams, Tom Kenny, Steve Anderson, Angela Bassett, Laurie Metcalf, Adam West, Tom Selleck eta Nicole Sullivan aktoreek ahotsez bikoiztu zuten. Soinu banda Danny Elfman musikagileak konposatu zuen.

Meet the Robinsons
hainbat artistaren 3D filma eta animaziozko filma
Egilea(k)hainbat artista
Argitaratze-data2007
IzenburuaMeet the Robinsons
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, fantasiazko filma, film komikoa, lan literario batean oinarritutako filma, haurrentzako filma, computer-animated film (en) Itzuli eta zientzia-fikziozko filma
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaWalt Disney Animation Studios film (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaA Day with Wilbur Robinson (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Stephen J. Anderson (en) Itzuli
[[Kategoria:Stephen J. Anderson (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Stephen J. Anderson (en) Itzuli
Don Hall (en) Itzuli
Nathan Greno
[[Kategoria:Stephen J. Anderson (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Don Hall (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaJohn Lasseter
Konpainia ekoizleaWalt Disney Animation Studios
Ekoizle eragileaJohn Lasseter
Bestelako lanak
MusikagileaDanny Elfman
Argumentu nagusiaDenbora bidaia
Historia
Gertaera nabarmenak2007ko martxoaren 25a
estreinaldi El Capitan Theatre (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak

disney.go.com…
IMDB: tt0396555 Filmaffinity: 857762 Allocine: 60249 Rottentomatoes: m/meet_the_robinsons Mojo: meettherobinsons Allmovie: v342521 TCM: 547054 Metacritic: movie/meet-the-robinsons TV.com: movies/meet-the-robinsons Netlix: 70050483Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lewis (Jordan Fry) mutiko umezurtz eta arras buruargia da, pertsonak laguntzeko asmoz edozein motako gailuak asmatzeko gai izateagatik nabarmentzen da. Halere, nahiz eta gailuak sortu, ez du bere ama ez ezagutzearen hutsunea bete, hortaz Lewisek bere ama kosta ala kosta topatzeko erabakia hartuko du. Horretarako txikiagoa zenean nolakoa zen oroituaraziko dion memoria eskaner bat asmatuko du, baina Onddo-Kapeladun Tipoak (Steve Anderson) gaiztoak bere Doris (Ethan Sandler) kapela robotikoaren laguntzaz Lewisen asmakuntza saboteatuko du

Onddo-Kapeladun Tipoarekin izandako gertakariarekin mindurik, Lewis umerzurztegiko teilatura igo eta bertan Wilber Robinson (Wesley Singerman) izeneko mutikoa ezagutuko du. Wilberrek Lewis bere arazo guztietatik urruti inoiz bizitatu ez duen leku batera eramango du: etorkizuna. Han gainontzeko Robinson familiarekin elkartuko da, bai eta bestelako pertsona xelebre eta eroskoekin, hauek etorkizuna Onddo-Kapeladun Tipoa eta bere morroietatik salbatzeko bere abentura berrian lagunduko diote.

Aktoreak aldatu

  • Jordan Fry: Lewis
  • Wesley Singerman: Wilbur Robinson
  • Steve Anderson: Onddo-Kapeladun Tipoa
    • Matthew Josten: Michael "Goob" Yagoobian, Onddo-Kapeladun Tipoa bera gazteagoa
    • Andersonek Aitona Bud eta Lehengusu Tallulahri ere ahotsa ipini zien
  • Harland Williams: Carl
  • Nicole Sullivan: Franny Robinson
  • Angela Bassett: Mildred
  • Adam West: Osaba Art
  • Laurie Metcalf: Lucille Krunklehorn
  • Ethan Sandler:
    • DOR-15 (Doris)
    • Osaba Fritz (eta Izeba Petunia)
    • Spike eta Dimitri
    • Cousin Laszlo
    • InventCo enpresako zuzendaria
  • Don Hall: Osaba Gaston
    • Hallek Gimnasioko entrenatzaileari ere ahotsa ipini zion
  • Tom Kenny: Willerstein jauna
  • Kelly Hoover: Izeba Billie
  • Tracey Miller-Zarneke: Lizzy
  • Joe Mateo: Tiny, rex tiranosaurioa
  • Aurian Redson: Frankie, zapoa
  • Paul Butcher: Stanley
  • Dara McGarry: Harrington andrea, InventCo enpresako harreragilea
  • John H. H. Ford: Harrington jauna
  • Nathan Greno: Lefty

Kanpo estekak aldatu