The Jungle Book (1967ko filma)
The Jungle Book (eusk. 'Oihaneko liburua'), marrazki bizidunak generoko film estatubatuar bat da, Disney estudioek 1967an ekoiztua. Rudyard Kiplingen Oihaneko liburua liburuko kontaketetan oinarritzen da (jatorrizkoan, The Jungle Book) eta protagonista Mowgli da, haur basati bat.
Filma Estatu Batuetan estreinatu zen 1967ko urriaren 18an, Disney-ren hemeretzigarren film luzea izan zen, Walt Disneyk zuzenean ekoiztu zuen azkena, hura egiten ari zela hil baitzen. Robert B.Sherman eta Richard M. Sherman anaiek sortu zituzten filmeko bost abesti baina haietako bat Terry Gilkyson-ek idatzi zuen. Musika George Brunsek ondu zuten.
Eduki-taula
SinopsiaAldatu
Mowgli ume txiki bat da, Bagheera panterak basoan galduta aurkitu duena. Bagheerak otseme batzuen kargu utzi du, zain dezaten. Urte batzuk geroago, Shere Kan tigrea oihanera itzuli denean, otsemeen taldeak erabaki du ezin dutela haren ardura hartu, tigre beldurgarriari aurre ez egitearren. Beraz, Bagheerak gizonen herrixkara eraman behar du, baina bidean arazoak dituzte: lehen gauean, Kaa sugea saiatu da Mowgli jaten, hipnotizatu eta gero. Gero, Baloo hartza aurkitu eta hark Mowgli semetzat hartu du, Bagheeraren desesperaziorako. Louik, tximinoen erregeak, Mowgli harrapatu du, suaren sekretua erakuts diezaion. Tximinoen taldetik salbatu ondoren, Balook gizakiengana eramateko erabakia hartu du, da, baina Mowglik alde egin du eta saiekin eta Shere Kanekin topo egin du; harekin borrokatu eta alde eragiten dio, sua erabiliz eta saien eta Balooren laguntzaz. Azkenean, Mowgli herrixkara joan da, ibaian ikusten duen neskato batek piztu dion maitasuna dela eta.
OndorioaAldatu
Filmaren arrakastagatik, 2003an Disney-k Oihaneko liburua bi estreinatu zuen.
SariakAldatu
Oscar sariakAldatu
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1967 | Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria The Bare Necessities |
Terry Gilkyson | Izendatua |
Kanpo estekakAldatu
Disneyren animaziozko film klasikoak | ||
---|---|---|
Snow White and the Seven Dwarfs · Pinocchio · Fantasia · Dumbo · Bambi · Saludos Amigos · The Three Caballeros · Make Mine Music · Fun and Fancy Free · Melody Time · The Adventures of Ichabod and Mr. Toad · Errauskine · Alizia Irrigarrizko Munduan · Peter Pan · Lady and the Tramp · Loti Ederra · 101 dalmaziar · Ezpata Harrian · The Jungle Book · The Aristocats · Robin Hood · The Many Adventures of Winnie the Pooh · The Rescuers · The Fox and the Hound · The Black Cauldron · The Great Mouse Detective · Oliver & Company · The Little Mermaid · The Rescuers Down Under · Beauty and the Beast · Aladdin · Lehoi erregea · Pocahontas · Notre-Dameko konkorduna · Herkules · Mulan · Tarzan · Fantasia 2000 · The Emperor's New Groove · Atlantis: The Lost Empire · Lilo eta Stitch · Altxorraren Planeta · Anai Hartza · Home on the Range · Chicken Little · Meet the Robinsons · Bolt · The Princess and the Frog · Tangled · Winnie the Pooh · Wreck-It Ralph · Frozen · Big Hero 6 · Zootopia · Moana · Ralph Breaks the Internet · Frozen 2 |