York etxea
York etxea Ingalaterrako errege leinu bat izan zen. XV. mendean York familia Ingalaterrako Gerra Zibilan barneratua egon zen.
Familia Yorkeko Dukea zen Rikardo Yorkekoaren ondorengoa zen eta ikurtzat larrosa zuria zuen. Gerra Zibilan Lancaster etxearen aurka borrokatu zen. York eta Lancaster leinuen arteko lehia 1399an Henrike Lancasterkoa, Henrike IV.a Ingalaterrakoa izenez errege koroatu zutenean hasi zen. Azkenik Bi Larrosen Gerra amaitzean eta Rikardo III.a Ingalaterrakoak 1485ean Boswortheko gudua galtzean, Isabel Yorkekoa gudu hartan garaile atera zen Henrike VII.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen, eta bi hauen ondorengoak XVI. mendean zehar Ingalaterra gobernatu zuten Tudor etxekoak izan ziren.