Eduardo Justo Mokoroa

Eduardo Justo Mokoroa Arbilla (Tolosa, 1867ko urriaren 13a - 1959ko urtarrilaren 30a) gipuzkoar organista, zuzendaria eta musikagilea izan zen. Felipe Gorritirekin eta Modesto Letamendiarekin organo, harmonia, kontrapuntu eta fuga ikasi zituen. Bere sorterriko abesbatzako eta Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen eta arrakasta handia izan zuen lehenarekin. Abesbatzarekin sari ugari lortu zituen Remigio Mugikak eta Secundino Esnaolak zuzentzen zituzten Pamplonako Orfeoia edo Donostiako Orfeoia abesbatzekin lehiatuz. Musika-irakasle eta organista izan zen, eta zuzendari eta musikagile eskola garrantzitsua sortu zuen. Organo, orkestra, banda eta abesbatzentzat ehun obra baino gehiago ondu zituen. Horien artean nagusiak: Egun sentiya, Judica Domine, Gona gorria, Sorgiñ dantza eta Euzkeraren eriotza. Harena da, halaber, Sudun opera. Tolosako Seme Kuttun izendatu zuten 1942an.

Eduardo Justo Mokoroa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEduardo Justo Mokoroa Arbilla
JaiotzaTolosa eta Gipuzkoa1867ko urriaren 13a
Herrialdea EH
HeriotzaTolosa1959ko urtarrilaren 30a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorganista, orkestra zuzendaria, musikagilea eta musikaria

Musicbrainz: dbe4fd3b-c636-4fdd-9610-007282942e1f Edit the value on Wikidata

Ilunabarra abestia aldatu

Oso ezaguna den Ilunabarra abestia harmonizatu omen zuen.[1] Berez Suitzako doinua omen da, gero harmonizazio bat baino gehiago egin dira, egileen artean aipatu ohi dira hauek: Eduardo Mokoroa[2][1], Santesteban[2], Sarriegi[2][3][4][5] eta P. Arrue[2].

Hau da Mokoroaren harmonizazioaren partitura sinplifikatu bat (lehengo errepikaldien bukaerak apur bat desberdin dira):

 

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Illunabarra (4vm)» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Xenpelar Dokumentazio Zentroa-BertsozaleElkartea. «Eguzkia hasten da - Melodías de bertsos - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  3. Garaizarko Matsorriak. (2012). ILUNABARRA (Raimundo Sarriegi) Zuzendaria: Miren Zubieta. Garaizarko Matsorriak, Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  4. Donostiako Txistulari Alardea 2013 - Ilunabarra. Alex Garitano - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).
  5. «Ilunabarra» Euskal Herriko Txistulari Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-04-03).

Kanpo estekak aldatu