Ireki menu nagusia

Remigio Mugica Mugica (Bergara, Gipuzkoa, 1866ko irailaren 29a - Iruñea, Nafarroa, 1958ko maiatzaren 1a) gipuzkoar musikaria izan zen.

Remigio Mugica Mugica
Remigio Mugica.jpg
Bizitza
Jaiotza Bergara1866ko irailaren 29a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1958ko maiatzaren 1a (91 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Ahots mota tenorra
Remigio Mugica 1942an Bergaran egin zioten omenaldian.

BiografiaAldatu

Kantuko ikasketak egin zituen; tenor-ahots ederra zuen. Hogei urte zituela, Iruñera joan zen bizitzera, eta hango katedraleko tenor izendatu zuten. 1892 urtean, Iruñeko Orfeoia sortu zuen, hasieran gizonezko ahotsez osatua, eta 1906. urtetik aurrera, emakumezkoen ahotsez ere osatua. Berrogeita hamalau urtez izan zen abesbatzaren zuzendari. Geroago, ohorezko lehendakari izendatu zuen Orfeoiak.

ErreferentziakAldatu