Edesa (etxetresnak)

Etxetresnen marka, Bizkaian sortua, Euskal Herritik joana 2019an

Edesa etxetresnen marka da, ia 75 urtez Euskal Herrian ekoitzia, baina 2014. urtetik CNA izeneko talde atzerritarraren parte dena eta jada Euskal Herrian produkziorik ez duena.

Edesa (etxetresnak)
Basauri edesa logoa 2014 (cropped).jpg
Datuak
Motanegozioa eta Marka
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi (2014–)
Egoitza nagusi (1941–2014)
JabeaFagor
Historia
Sorrera1941
webgune ofiziala
Fagor Edesa edo Edesa Industrial, enpresaren azken lantegi eta instantzia Euskal Herrian, Arrasaten egon zena 2014-2018 urteen artean.

HistoriaAldatu

1941. urtean sortu zen Basaurin, Fabricación de Electrodomésticos S.A. (Fabrelec) izenarekin. Edesa marka sortu zuen produktu propioak ekoizteko, besteak beste ezagunak egin ziren garbigailuak, eta halaber lantegiak berogailuak eta beste tresna batzuk egin zituen beste marka batzuentzat, hala nola White-Westhinghouse, Festor, Otsein, Balay, Linx, Agni, Super Ser eta Crolls.[1]

Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak bereganatu zuen 1989an, enpresaren egitura kooperatiba bilakatuz. 2014an, Fagor etxetresnen krisia gertatu zen, eta Edesa ere koloka geratu zen. Fagor etxetresnak Amica talde poloniarrak erosi zuen, eta Edesa CNA taldeak. Basauri utzi, eta enpresaren produkzioaren parte batek jarraitu zuen Gipuzkoan, Edesa Industrial eta Fagor Edesa izenak erabiliz (hasieran Fagor marka erabiltzeko baimena ere erosi baitzuen CNAk[2]) eta termoak egiten, baina ekoizpen hori 201an amaitu zen[3].

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Casi 75 años de historia enterrados en doce meses» Deia 2014-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. «Fagor, Edesa, Aspes eta Splendid markak erabiliko ditu CNAk - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Los trabajadores denuncian que CNA vendió la marca Edesa a una filial en octubre» Expansión.com 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).

Kanpo estekakAldatu