Termo

Tartean hutsa duen horma isolatzaile bikoitz batez osatutako ontzia, estalki hermetikoa duena eta janari-edariak bertan sartu izan direnean bezain bero mantentzeko erabiltzen dena

Termo edo Dewar edalontzia isolamendu termikoa gordetzeko oso ondo ixten den ontzia da. Beroa transmititzeko hiru modu daude: kondukzioa, konbekzioa eta erradiazioa. Kondukzioa eta konbekzioa gerta ez daitezen, termoek geruza bikoitza dute, eta geruza bi horien artean hutsa dago. Erradiazioa ekiditeko termoaren barnealdea material isolatzaile batekin estaltzen da; horrela, uhin elektromagnetikoak islatu egiten dira eta beroa barruan gertatzen da.

Ohiko termo bat.

Historia

aldatu

Termoa Sir James Dewarrek asmatu zuen 1892an. Dena dena, lehendabiziko termo komertzialak 1904an egin ziren Thermos GmbH konpainia alemanarraren eskutik. Thermos, grezieraz ‘beroa’ produktu berriaren eman zitzaion izena izan zen; horretarako ideien lehiaketa egin zen. Termo hitza generiko bezala onartu zen Estatu Batuetan 1963an; horren arabera markaren izena produktu generikoaren izena bihurtuta zegoen ordurako.

Nitrogeno termo

aldatu
 
Nitrogeno likidoaren tankea.

Termo mota honek 70 x 20 zm-ko ontzi zilindrikoa da. Barruan -190 °C tenperaturaz izozten den nitrogeno likidoz beteta dago. Ontzi hauek intseminazio artifizialez oso erabiliak dira. Termo barruan nitrogenoa lurrindu egiten da eta horregatik bi hilabetetan behin nitrogenoa aldatzea komenigarria da.

Kanpo estekak

aldatu