Agni (berogailuak)

berogailuen marka nafarra
Artikulu hau nafar etxetresnen markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agni (argipena)».

Agni etxetresna elektrikoen eta bereziki berogailuen marka nafar bat izan zen, Lizarran sortua 1949. urtean eta bertako enpresa batek asmatua, gero Super Ser taldeak eta azkenik BSH taldeak erosi zuena. Agni markako berogailuak 2008. urtera arte fabrikatu ziren.

Agni (berogailuak)
Datuak
Motanegozioa eta Marka
Agintea
JabeaSuper Ser eta BSH
Historia
Sorrera1961
Desagerpena2008

Historia

aldatu

Industrias del Hogar izeneko enpresa sortu zuten Lizarran 1940ko hamarkadan Angel eta Nicolas Ruiz de Alda anaiek. Garbigailuekin hasi zuten ekoizpena, baina 1961. urtean, lantegi berria ireki eta bertan jasi zuten Agni markarekin etxearen produktu izarra izango zena, infragorrien berogailua[1].

1969an, Ignacio Orbaizetaren Super Ser taldeak erosi zuen enpresa eta marka[2]. Enpresa honen gora-beheren ondoren, non 1980ko hamarkadan lantegi eta markak Safel enpresa publiko nafarraren parte izan ziren, Bosch BSH multinazionalak erosi zuen Super Serren multzoa 1991n, eta horrela jarraitu zuten Agni berogailuek, 2008. urtera arte, lantegiak beste produktu batzuk ekoizten jarraitu zuen bitartean, BSHren beste marka batzuekin. Lantegiak, bitartean, Lizarratik Villatuertara aldaketa egin zuen 1987an, non 2014an itxi zen ekoizpena.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Los 65 años de historia de Agni» Revista Calle Mayor 2016-06-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. Gran Enciclopedia de Navarra | SAFEL. (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).

Bibliografia

aldatu
  • Joaquín Ansorena (2016). AGNI. Un taller, sus fábricas y una historia.. BSH Electrodomésticos España. ISBN: 978-84-608-8190-2.

Kanpo estekak

aldatu