Ecser (eslovakieraz, Ečer) Hungariako herria da, Pest eskualdean, Budapest hiriburutik hurbil.

Ecser
large village of Hungary (en) Itzuli
Ecseri 151.jpg
Herriko eliza katolikoa.Commons-logo.svg Irudi gehiago
HUN Ecser COA.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Hungaria
Probintzia Pest
Izen ofiziala Ecser
Posta kodea 2233
Geografia
Koordenatuak 47° 26′ 40″ N, 19° 19′ 34″ E / 47.44437°N,19.32605°E / 47.44437; 19.32605Koordenatuak: 47° 26′ 40″ N, 19° 19′ 34″ E / 47.44437°N,19.32605°E / 47.44437; 19.32605
Azalera 13,1 km²
Altuera 121
Mugakideak Budapest
Demografia
Biztanleria 3.846 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg248 (2014)
Dentsitatea 248.05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 29
Ordu eremua Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.ecser.hu/

KokapenaAldatu

 
Pest eskualdea, Hungarian. Puntua Ecser herria da

Ecser ([ˈɛʧɛr], "etcher" irakurtzen da) Budapesten hego-ekialdean, Ferihegy aireportutik gertu dago. Maglód, Vecsés, Gyömrő eta Üllő herriak ditu inguruan. 120a trenbidea igarotzen da bertatik (Budapest-Újszász-Szolnok linea).

HistoriaAldatu

Ecser-ren lehen aipamen idatzia 1315eko abenduaren 15ekoa da, nahiz eta herria 896an eraiki zen (hungariarrak bertara heltzean). Kondairaren arabera, herriari bere izena Árpád printzeak eman zion (hungarieraz, cser hitzak haritza esan nahi du). 1526-1686 bitartean, Otomandar Inperioaren menpean, herria bertan behera gelditu zen; bertako biztanlean 1699an itzuli ziren. XVIII. mendean bertako kondeak eslovakiar jatorriko herritarrak ekarri zituen.

KulturaAldatu

Eraikin historikoei dagokienez, 1740ko eliza (katolikoa) da monumentu aipagarriena. Horrez gain, Ecser ezaguna da bertan egiten den dantza herrikoiarengatik ere (Ecseri lakodalmas Ezkontza Ecser-ren). Herriko armarrian hiru elementu horiek ageri dira: eliza, ezkontza dantza eta haritza.

Senidetutako herriakAldatu

  Artikulu hau Hungariako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekakAldatu