Eagle Claw operazioa, Tabas operazioa gisa ezaguna (persieraz: عملیات طبس‎) Iranen,[1] Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuen operazio militarra izan zen, Jimmy Carter lehendakariak agindua, Teherango gatibuen krisialdian Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadan bahituta zeuden 52 enbaxadako-langileak erreskatatzeko. 1980ko apirilaren 24an egin zen, eta porrot nabarmena izan zen.

Eagle Claw operazioa
Irudia
Map
Motaoperazio militar : Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuak
Honen parte daTeherango gatibuen krisialdia
Denbora-tarte1980ko apirilaren 24a - 1980ko apirilaren 25a
KokalekuTeheran
HerrialdeaIran
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak5
1
3
1

Operazioa, Delta Indarraren lehenengoetakoa[2], oztopo eta arazo tekniko ugari izan zituen, eta, ondoren, abortatu egin zuten. Zortzi helikoptero bidali ziren Desert One izeneko lehen kontzentrazio gunera, baina soilik bost iritsi ziren baldintza operatiboetan[3]. Batek arazo hidraulikoak izan zituen, beste bat hondar ekaitz batean harrapatuta zegoen eta hirugarrenak errotore-pala pitzatu baten zantzuak zituen. Plangintza operatiboan zehar, misioa abortatuko zela erabaki zen sei helikoptero operatibo baino gutxiago geratuz gero, nahiz eta lau bakarrik izan behar-beharrezkoak[3]. Zirkulu militarretan oraindik eztabaidatzen den neurri batean, landa-komandanteek Carter presidenteari aholkua eman zioten misioa bertan behera uzteko, eta hori egin zuen.[4]

Indar estatubatuarrak Desert One gunetik erretiratzeko prestatzen ari zirenean, helikopteroetako batek militarrak eta hegazkinentzako erregaia zituen garraio hegazkin baten kontra jo zuen. Suak bi hegazkinak suntsitu eta zortzi militar hil zituen[3].

Irango iraultzaren testuinguruan, Irango buruzagi berriak, Ruhollah Jomeini aiatolak, misioa Jainkoaren ekintza batek ("Jainkoaren aingeruak") geldiarazi zuela adierazi zuen, Iran eta bere gobernu islamista kontserbadorea babesteko estatubatuarren misioa zapuztu baitzuen. Era berean, Carterrek 1980ko hauteskundeetan galdu izanaren errua bahituen askapena lortzeko orduan izan zuen porrotari egotzi zion[5].

Erreferentziak aldatu

  1. AFSOC.af.mil Artxibatua 16 azaroa 2009 hemen: Wayback Machine
  2. Gabriel, Richard A.. (1988). Military incompetence : why the American military doesn't win. (1st ed., 4th print. argitaraldia) Noonday Press ISBN 0-374-52137-9. PMC 21888845. (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  3. a b c (Ingelesez) Bowden, Mark. (2006-05-01). «The Desert One Debacle» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).
  4. Operation Eagle Claw, 1980: A Case Study In Crisis Management and Military Planning. .
  5. «Jimmy Carter: Iran hostage rescue should have worked - USATODAY.com» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).

Kanpo estekak aldatu