EMUN kooperatiba gai sozialak kudeatzeko aholkularitza eta lankidetza eskaintzen dituen enpresa da. 1997an sortu zen Arrasaten (Gipuzkoa) lan mundua euskalduntzeko kooperatiba gisa, inguruko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia normalizatzeko aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko[1].

EMUN
Datuak
Motaenpresa
Jarduera sektoreaaholkularitza, hizkuntzaren industria eta genero-berdintasuna
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
Historia
Sorrera1997
webgune ofiziala
Twitter: emun_taldea Inguma: emun LinkedIn: 600582 Youtube: UCnh1vA1oyM0c6GthTe3OGuA Edit the value on Wikidata

Sorrera aldatu

Euskalan elkartearen gerizpean sortu zen, kooperatibetan eta enpresetan euskara batzordeak sortzeko ahaleginean zebiltzan persona talde baten ekimenari esker. Sorrerako egitasmoa Mondragon Unibertsitateak (MU) Eskoriatzan (Gipuzkoa) duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatearen (HUHEZI) baitan eta Debagoienako euskalgintzaren testuinguruan garatu zen eta HUHEZI-rekin batera, bazkide laguntzaile gisa, Fagor Taldea bidelagun izan du hasieratik[2].

Euskara planekin industria kooperatiba erreferentzialetan hasi zuen ibilbidea eta askotariko enpresa eta erakunde publikoetara hedatu du bere sarea urteotan.

Ibilbide horretan, kudeaketa, metodologia eta berrikuntza sistema osoa antolatu eta enpresetako euskara planen zerbitzura jarri du.

Zerbitzuak aldatu

Hasierako egonkortze eta hedapen faseen ondotik, EMUNek jauzia egin zuen Debagoienatik Euskal Herrira eta euskara planetan metatutako esperientziari esker, aholkularitza zerbitzuen dibertsifikazioari ekin zion 2009 urtean, euskara planez gain zerbitzu arlo berrietan aholkularitza eskaintzen hasiz: kultura planak, aniztasun planak, parte-hartze prozesuak, berrikuntza sareak…[3]

EMUNek eraldaketa sozialean eragiteko asmoz, emunkidea eta bezeroaren arteko elkarreragina eta gainerako eragileekiko elkarlana sustatzen ditu eta gaur egun, gai sozialetako aholkularitza zerbitzu zabala eskaintzen du euskara eta berrikuntza sozialaren arloetan, besteak beste:

  • Hizkuntza zerbitzuak (euskara planetako aholkularitza, itzulpengintza, euskara formazioa, hausnarketa saioak, hizkuntza portaeratan eragiteko metodologiak, TELP tailerrak...)
  • Genero berdintasuneko zerbitzuak (berdintasun planak, kontziliazio planak, sentsibilizazioa...)
  • Gobernantza eta partaidetza herritarraren arloko zerbitzuak (parte-hartze prozesuak, aniztasun eta harrera planak, formazioa…)
  • Enpresen gizarte erantzukizunaren arloko zerbitzuak: iraunkortasun estrategiak, memoria ez finantzarioak…
  • Berrikuntza sozialeko zerbitzuak: berrikuntza plataformak, ko-sorkuntza eta entzute prozesuetako zerbitzuak...

Lantaldea (emunkideak) eta bezero sarea aldatu

EMUN kooperatibak guztira 90 langile ditu (%64 emakumeak eta % 36 gizonezkoak) eta Euskal Herriko enpresa, kooperatiba, erakunde publiko, elkarte, fundazio zein askotariko erakunde pribatuz osatutako bezero sare zabalarekin lan egiten du.

 
EMUNen lantaldea

Egoitzak aldatu

Lau egoitza dauzka: egoitza nagusia Arrasaten eta beste egoitza bana Andoain (Gipuzkoa), Berriozar (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia).

Elkarlana aldatu

Euskalgintzako eta berrikuntza sareetako eragile gisa zenbait erakunde eta saretako kidea da, horien artean:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu