Hizkuntzaren industria

Hizkuntzaren industria (hizkuntzalaritzaren industria bezala ere jakina) jardueraren sektorea da, zeina hizkuntzaren tratamenduarekin lotutako produktu eta zerbitzuak ekoiztu eta komertzializatzeaz arduratzen den. Horrez gain, bai ahozko eta idatzizko komunikazio eleaniztuna erraztea hartzen du bere baitan. Ikuspegi desberdinak daude hizkuntzaren industria mugatzeko orduan, jarraian azaltzen direnak dira horietako batzuk. European Commission´s Directorate-General of Translation-en arabera, hizkuntzaren industriaren barruan sartzen dira, itzulpena, interpretazioa, azpitituluak jartzea eta bikoiztea, softwarea eta webgune globalizazioa, hizkuntza teknologia garatzeko tresnak, konferentzia antolaketa internazionala, hizkuntza irakaskuntza eta hizkuntzalaritza aholkularitza. Canadian Language Industry Association-en arabera, itzulpena (interpretazioa, azpitituluak jartzea eta lokalizazioa kontuan hartuta) hizkuntzetan trebatzea eta hizkuntza teknologiak garatzea da. European Language Industry Association-ek, itzulpena, lokalizazioa, internazionalizazioa eta globalizaziora murrizten du sektorea. Badago ere zaharragoa den ikuspegi bat, honek hizkuntzaren industria murriztu egiten du hizkuntza ordenagailu bidez prozesatzera. Bestalde, sortzen ari den ikuspegi bat dago, komunikazio internazionalerako bigarren hizkuntza baten (gehienbat ingelesez) idazten duten autoreak bere barnean hartzea.

Zerbitzuak

aldatu

Hizkuntzaren industriak biltzen dituen zerbitzuak asko dira:

  • Itzulpena
  • Autore edizioa
  • Argitaletxeen edizioa
  • Hizkuntza interpretazioa
  • Hizkuntza hezkuntza
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI) garatzeko tresnak
  • Terminoen hustuketa
  • Lokalizazioa
  • Software lokalizazioa
  • Makinen itzulpena
  • Hizkuntzen irakaskuntza
  • Hizkuntzalaritza aholkularitza

Bilakaera

aldatu

Gizakia merkataritza garatzen hasi zenetik existitzen da itzulpena jarduera gisa. Beraz, hizkuntzen interpretazioa jarduera legez hartzen bada, hizkuntzaren industriaren jatorria hizkuntza idatziarena baino lehenagokoa da.

Interneti esker hizkuntzaren industria modernoa oso azkar garatu da. Industriaren lorpenen barruan testu bolumen handiak prozesatzeko eta hainbat hizkuntzatara itzultzeko gaitasuna dago. Gaur egun, bezeroen eskaeretan ohikoa da ehun mila hitz hamar hizkuntzetara itzultzea eskatzea soilik aste bitan. Honek, era berean, itzultzailearen jarduera tradizionalari desafio berriak ekarri dizkio, bereziki, kalitatearen gestioa. Itzulpenaren kalitatean estandar berriak daude, besteak beste International Organization for Standardization´s ISO 17100, Europan EN 15036, Kanadan CAN CGSB 131.10 eta Estatu Batuetan ASTM F2575-06.

Erabakigarria izan den beste faktore bat ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI) egiteko tresnen garapena izan da. Hauek itzulpen memoriez, lerrokatzaileez eta terminologia erauzketaz baliatzen dira, hala nola Trados, Transit, Wordfast, SDL, Passolo, Deja Vu, Omega T, Parlam, e.a., programa hauek oso ezagunak dira itzultzaileen artean. Industriaren barruko ikerketa arlo batek adierazten du itzulpen automatikoak guztiz ordezkatu lezakela pertsonek egindako itzulpena.

Hizkuntzaren industrian tamaina askotako enpresak daude, baina merkatua oso banatuta dago, ez dago dominante globalik. Itzulpenean giza-baliabideak ere maila ezberdinekoak dira; Internetek batu ditu itzultzaile profesionalak, ikasleak, hizkuntza irakasleak eta disziplina ezberdinetako profesionalak, denek haien zerbitzua eskaini diote itzulpenari.

EC´s Directorate-General for Transaltion-ek egindako ikerketa batek adierazi zuen hizkuntzaren industriaren balorea 8.4 bilioi euro zirela 2008an. Zatirik handiena, 5.7 bilioi euro, itzulpengintza, interpretazio, software lokalizazio eta webgune globalizaziotik zetozen. Edizioa ez zen kontuan hartu. Ikerketak urteko %10eko igoera erakutsi zuen. Ikerketa argitaratu zen urtean, 2009an, hizkuntzaren industriak beste industria sektore batzuk baino gutxiago nabaritu zuen krisi ekonomikoa.

Mundu osoan itzulpengintza eta interpretazioko 330 000 profesional eta 18 000 enpresa inguru daudela kalkulatzen da. EBean profesionalen %78 inguruk freelancer bezala egiten du lan.

Etorkizunera begira, itzultzaileen erabateko formazioaren beharrizanak Europako erakunde ezberdinek gradu osteko ikasketetan hizkuntzak trebatzeko programak ezartzera bultzatu ditu. Bezeroen eskaera zorrotzek itzultzaileak arlo ezberdinetan prestatzea ekarri du, hala nola web eta software orrietan. Ezagutza horiek era konstantean landu behar dira, horretarako kongresuetara, hitzaldietara, kurtsoetara eta itzultzaileari prestatzen lagunduko dioten bestelako ikasketetara joan behar da.

Itzultzaileek etorkizun paregabea dute, egunero negozio globalizatu gehiago zabaltzen dira eta horrek truke kulturala dakar. Itzultzaileek eskaera izugarri dituzte. Profesional hauek duten abantaila bat da moldakortasuna, zeinak arlo berriak ikastea eta hauek aplikatzeko gai izatea bideratzen duen.

Polemika eta eztabaida

aldatu

Itzulpen lan modalitate honetan zerbitzu emateagatik kobratzen diren tarifak gai oso eztabaidatuak izan dira. Agentzia asko eta askok eskulan merkea bilatzen dute, horrek ondorio larriak sortu ditzake dumpingagatik. AIPTI bezalako itzultzaile elkarte profesionalek fenomeno honi aurre egiten saiatzen dira.

Horrez gain, crowdsourcing bezalako fenomenoak eskala handiko itzulpenetan ikusten dira, horrek polemika asko sortu ditu eta American Translators Association-etik kritikak jaso ditu ere.

2009an Etxe Zurian Estatu Batuetako presidente zen Barack Obama itzulpen automatikoaren aldea azaltzeak polemika publikoa piztu zuen.

Hizkuntza industriaren esentzia bera zalantzan jartzen dute mundu mailan datu linguistikoen bateratzeak eta prozesu hauek gestionatzeak ere. Horren adibide da, praktiketako Lionbridge enpresarena, zeinak Asetrad salatu zuen eta itzultzaileen foroetan eztabaidatu zen.

Hizkuntzaren industria Euskal Herrian

aldatu

Euskadin hizkuntzaren industrian jarduten duten enpresak 5000 dira, bai autonomoak bai enpresak. Hauen helburua enpresa irtenbideak eta komunikazioa erraztea da. Industria honek 276 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu.

Euskal Herriko egoeran emigrazioak eta globalizazioak hizkuntza zerbitzuak sustatu dituzte, jendeak elkar ulertu eta komunikatzeko behar du zerbitzu hau eta bestalde produktuak gizarte eleaniztun batean kokatu behar dira.

Euskarak gaur egun duen egoerara arte heltzeko lan ugari egin behar izan da, adibidez ikerketa-enpresek teknologia bereziak garatu behar izan dituzte euskararen egitura berezia dela eta, horrek abantaila konpetitiboa ekarri dio euskal enpresei.

Langune da Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkartea, 2010ean sortu zen hizkuntza saileko entitateak, hala nola unibertsitateak, enpresak eta ikerketa-guneak, harremanetan jartzeko asmoarekin. Haien lana lau alorretan banatu dute: hizkuntzen irakaskuntza, itzulpengintza, edukiak (terminologia, lexikografia, etab.) eta hizkuntza teknologiak. Lagune osatzen duten elkarteak hurrengoak dira: Deustuko Unibertsitatea, Eizie, Elhuyar Fundazioa, Emun, Mondragon Unibertsitatea, Tecnalia Research & Innovation, UPV/EHU eta Uzei. Aurreklusterra da eta honek industria-sektore estrategiko berrien artean kokatzen du. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesa du proiektuak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Nuevas tendencias en la industria del lenguaje http://repository.ean.edu.co/bitstream/handle/10882/9022/TendenciasLenguaje2016.pdf?sequence=1
  2. Hizkuntzaren industria eta Euskal Herria http://www.elcorreo.com/vizcaya/20131203/mas-actualidad/sociedad/hizkuntzaren-industria-eta-euskal-201311201135.html El correo, 2013-11-20
  3. Joxerra Aizpurua: Hizkuntzaren industria euskal negozioa ote? http://www.argia.eus/argia-astekaria/2186/hizkuntzaren-industria-euskal-negozioa-ote Argia, 2009-05-31
  4. Hizkuntzaren industria, sendotze bidean http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/hizkuntza_industria/eu_hizkuntz/hizkuntzaren_industria.html

Kanpo estekak

aldatu