eLiburutegia
eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskaintzen dituen zerbitzua da[1], 2014an Eusko Jaurlaritzak martxan jarri zuen, liburu digitalak eta mailegatzeko. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio egin daiteke, bai eta zinea eta ikus-entzunezkoak ikusi eta eta online aldizkaria eskuratu.
Ezaugarriak
aldatuHasieran, 2014an sortu zutenean, 1.500 titulu inguru zeuden eLiburutegian. Maileguak 21 egunekoak izaten dira eta liburuak bi modutan lor daitezke: deskargatuta eta streaming bidez.[2] Aurreikuspenen arabera 2014 bukaeran 3.000 egongo ziren, eta 2015ean 15.000.[3]
Liburuak ordenagailuetan, smartphoneetan, liburu irakurgailuetan eta tabletetan deskarga daitezke. Bestalde, plataforma digitala erabili nahi dutenek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaile izan behar dute.[2][4]
Liburuzainek aukeratu zituzten eLiburutegira igo ziren tituluak[2]. 1.500 liburu horietatik 129 euskarazkoa dira Elkar etxekoak.[3]
Datuak
aldatu2014ko abenduaren 30erako, eLiburutegiak 1.696 liburu eman zituen maileguan[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Zer da eLiburutegia?» eLiburutegia (Eusko Jaurlaritza) (kontsulta data: 2024-12-27).
- ↑ a b c Asier Garcia Uribarri, «Literatura, klik batean», Berria, 2014-11-27
- ↑ a b «ELIBURUTEGIA», Berria, 2014-11-27
- ↑ «Ohiko galderak» eLiburutegia (Eusko Jaurlaritza) (kontsulta data: 2024-12-27).
- ↑ «ELiburutegiak 1.696 liburu eman ditu maileguan», Berria, 2014-12-31
Ikus, gainera
aldatu- Liburuklik
- Bilketa
- Buruxkak.eus UEUren liburutegi digitala
- Europeana