Bilketa euskal ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen duen erakundeen arteko gordetegia da. Euskal funtsen Bilketa web ataria 2015ean sortu zen. Liburutegietako euskal ondarea eskuragarri uztea izan zuten xede nagusia, milaka eta milaka dokumentu elkarri josiz, atari birtual batez.[1]

Bilketa (web ataria)
Datuak
Motaerakundea, webgunea eta liburutegi digitala
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2015
webgune ofiziala

Bilketa proiektuaren arduraduna (misio-karguduna) da Baionako Mediatekan liburuzaina den Marie-Andrée Ouret da.[2] Frantziako Liburutegi Nazionala inplikatuta dago proiektuan eta Euskaltzaindia proiektuaren barne dago. Euskal funtsen web atari bat sortu da sarean.[3] Baionako Hiriak garatu webgune horrek Euskal Herriari buruz edota euskaraz diren dokumentu andana bat biltzen ditu. 2022an 2.000 liburu eta eskuizkribu zeuden; 3.500 argazki, postal, txartel eta plano, kartel, grabatu; 60 egunkari eta aldizkariren 17.000 artikulu; baita 2.500 partizio, film, soinu-dokumentu…[4]

Euskal kultur erakundeak modu ezberdinez bat egin du egitasmoarekin, hala nola bitartekari lana eginez publiko zabalari buruz edo euskal kulturari buruzko formakuntza saioak antolatuz profesionalentzat. Atariaren edukian ere zuzenki parte hartu du.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Marie-Andrée Ouret» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  2. a b Barruet, Fred. (2015-05-14). «Bilketa, atari berri bat euskal funtsentzat» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  3. www.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  4. (Frantsesez) Mediabask. (2022-07-06). «Bilketa : immersion numérique dans les archives du Pays Basque» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu