Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala

Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala, euskal ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen duen erakundeen arteko gordetegia da. Honen bidez, euskal hizkuntza eta kulturan interesa duen orori sarbide erraza aurkezten zaio. Liburuklik-ek, digitalizaturiko lan ugari ditu: monografiak, aldizkari bildumak eta euskal prentsa historikoa. Gainera, egitasmo kooperatibo interesgarri honetan parte hartu nahi duten euskal liburutegien funts bibliografikoekin handituz joango da Euskal Liburutegi Digitala bermatzeko asmoz.[1]

Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala
Datuak
Motaliburutegia, open-access repository (en) Itzuli eta liburutegi digitala
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera2011
webgune ofiziala

Bilaketak aldatu

Liburuklik-en gordetako irudi guztiak OCR bidez trataturik daude eta pantailan agertzen den laukian edozein hitz edota termino sartuta bilaketa egin daiteke.

OCRari esker, aplikazioak bilaketa arina eta sakona egiten du bere funtsean eta sartutako bilaketa terminoa duten dokumentu ororen zerrenda itzultzen dizu. Interesatzen zaigun dokumentua aukeratu eta PDF formatua duen dokumentua ireki ondoren, terminoen bilaketarekin jarraitu daiteke: autoreak, hitzak, toponimoak, etab. sartuz. Honek, bilatu nahi diren orrialdea edo datuak modu arin eta errazagoan identifikatzeko eta aurkitzeko aukera ematen du.

Honekin batera, dokumentuak JPG eta PDF formatuan eskaintzen dira eta pantailan kontsultatzeaz gain, gorde, imprimitu edota bistaratu egin daitezke.

Softwarea aldatu

Aipatu behar da baita ere, arkitektura informatikoaren xehetasunak gustoko dituztenentzat, Liburuklik kode irekian oinarritzen den OAI gordetegia dela. Dspace bat da, software librea duen gordetegia, MIT eta HP Labs-en bidez garatutakoa, eta Europeanara pasatzeko behar diren baldintza funtzionalak betetzen dituena Ikuspuntu profesionalari dagokionez, Dspace-k, edukien babes eta zabalkunderako beharrezkoak diren estandar guztiak betetzen ditu, eta material digitaleko gordetegi gisa, ondorengo oinarrizko funtzionalitateak ematen ditu, besteak beste:

  • Dublin Core-n berez kodifikatutako erregistroak.
  • Workflow modulu bat erabiliz material digitalaren eskuratze eta deskribapena.
  • Handle nazioarteko identifikatzaile eta check-sum checker kontrolen bidezko material digitalaren babesa.
  • Urteko eta hileko estatistikak.
  • Erabiltzaile-mailako atzipen-kontrola.
  • Fitxategien gehiketarako edukien eta iragazkien baliozkotzea.
  • OAI-PMH, OpenURL, Creative Commons jasaten du.
  • Dublin Core, METs, etab.-en inportatzea eta esportatzea

Dspace-k, ondorengoak bezalako ezaugarri aurreratuak edo/eta originalak integratzen ditu:

  • Google eta HTML sitemaps, edukien indexazioa web crawlers delakoen esku uzteko.
  • Bilaketa (Lucene) eta indexazio parametroen ezarpena.
  • RSS-a, media filters-a, eskemaren ezarpena eta inportazio metadatuak.
  • Hiztegi kontrolatuak eta elementuen deskribapenerako konfiguragarriak.
  • Password, X.509, LDAP bidezko baimena.
  • Dublin Core estandarra eta osoa, mets, mods, MPEG-21 DIDL objektuak, XSLT-based crosswalks-ak.

Erabiltzaileak aldatu

Aplikazio informatiko indartsu hau erabiltzeko interesa duten erabiltzaileek, erregistroa egin, izena eman, eta erabiltzaile-profila sor dezakete. Honekin batera, posta elektroniko bidezko edo RSS sindikazio bidezko alertak jaso ahal dituzte, euskal liburutegi digitalean gehitutako nobedadeen berri izateko.

Erreferentziak aldatu

  1. «Abian da Liburuklik, euskal liburutegi digitala» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu