Eüskaldünak Iraultzan (pastorala)

Eüskaldünak Iraultzan Jean Louis Davantek idatzitako lana da, 1993ko uztailaren 25ean Gotaine-Irabarnen lehen aldiz taularatuta. Jean-Pierre Recalt Errejenta eta Mixel Etxekopar kantarien eramailea izan ziren. Kartela Gonzalo Etxebarriaren eta Uztaro tailerraren lana izan zen. Eüskaldünak Iraultzan Gotaine-Irabarneko herriak XIX eta XX. mendeotan emandako bostgarren pastorala izan zen; 2013an, bestetik, seigarrena taularatu zuen, Ederlezi alegia.

Ezaugarriak aldatu

Antzezlanak hogeita bost jelkaldi ditu, 260 bertset eta hamabi abesti. 70 aktorek hartu zuten parte. Antzezlanean 180 jantzi erabili ziren.

Argumentua aldatu

Pastoralak Frantziako Iraultza garaian Euskal Herriko gora-beherak jaso zituen. Pertsonaien artean bi dira aipagarrienak: Baionakoa zen Teresa Kabarrus eta Uztaritzeko semea zen Dominique Garat. Maddi Oihenartek Teresa Kabarrusen papera egin zuen eta Frantxoa Elixondorbordak, aldiz, Garatena egin zuen[1]. Pastoralean agerturiko beste zenbait pertsonaia ospetsu honako hauek izan ziren: Maddalena Larralde, Robespierre, Napoleon, Jean Isidore Harizpe...

Pastoraleko abestiak aldatu

  • "Ama Nafarroari", Jean Louis Davant eta Mixel Etxekopar
  • "Emazten fabore", Bernat Etxepare
  • "Apezak eta nobleak", herrikoia
  • "Lapurdi, Basa-Nafarre, Xiberoa gureki", herrikoia
  • "Sarako ihesliarren kantua"
  • "Eskualdun xasurretarik... Gure ontziaren izena... Fruitidorren hogei ta laugerrenian"
  • "Artzainena", Jean Louis Davant eta Mixel Etxekopar
  • "España hortan ote laiteke..."
  • "Askatasuna". Hitzak Verdiren Nabucco operatik aterata.

Bibliografia aldatu

  • Eüskaldünak Iraultzan. Gotaine Irabarne: 1993. ISBN: 2-910276-00-7.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu