Gonzalo Etxebarria

Euskal margolari eta eskultorea

Gonzalo Etxebarria (Bilbo, 1954ko apirilaren 1a) euskal artista plastikoa da, gaur egun Zuberoan bizi dena.[1]

Gonzalo Etxebarria
Gonzalo Etxebarria.jpg
Bizitza
JaiotzaBilbo1954ko apirilaren 1a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea

BiografiaAldatu

Bere ibilbidea Madrilgo arkitektura eskolan hasi zuen 1972-73 artean; 1974-76 artean Debako arte eskolan ikasi zuen, Jorge Oteiza maisuaren gerizan.[2]

1988an Mendikotako Uztaro taldea sortu zuen beste artista batzuekin. Urte horretan Animatzaile Tekniko brebeta eskuratu zuen Landetan.

1998an Xiru festibalean "Musika Eskultura Progresiboa" sortu zuen.

Logotipo, disko azal eta afixa ugari diseinatu ditu, baita antzerki-eszenografiak ere. 2010 urtean Xora filmeko apainketak egin zituen, baita ilustrazioak ere (Erlea 3), Zuberoako Uztaro eta Hebentik elkarteekin.[3]

Landetan epe laburrez bizi eta gero, 2000ko hamarkada hasieran Barkoxera jin zen.[1] Zuberoa sormenerako leku egokia dela iritzita, bertan gelditzeko asmoa erakutsi du, artegintza kolegioetan egiten duen irakasle lanarekin txandakatuz.[2]

TeknikakAldatu

Pinturan, pigmentuak eta kola erabiltzen ditu oihal edo paper gainean.

Marrazkirako, pastel lehorra erabiltzen du.

Eskultura ere lantzen du.[1]

EstiloaAldatu

Bere estilo libre eta independentea "expresionista abstraktu" bezala izendatu da.[1] Etxebarriaren margoek bere barne munduaren argi-ilunak adierazten dute modu bizian.

ErakusketakAldatu

Erakusketak bakarka zein taldean egin izan ditu, leku askotan:

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e «Etxebarria, Gonzalo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  2. a b «Gonzalo Etxebarria» EKE (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  3. a b [http://www.artekogaleria.com/artistas.php?show=118 «Arteko Galer�a GONZALO ETXEBARRIA»] www.artekogaleria.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekakAldatu