Dune (eleberria)

Artikulu hau jatorrizko zientzia fikziozko eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dune (argipena)».

Dune Frank Herbert estatubatuar idazleak idatzitako zientzia fikziozko eleberri bat da. 1965eko abuztuaren 15ean argitaratu zen, Dune sagaren lehenbiziko eleberria bilakatuz. Arrakasta handiko eleberria da, 12 milioi ale saldu eta 14 hizkuntzatara itzuli baita[1].

Dune Frank Herbert logo.svg Dune (eleberria)
Jatorria
EgileaFrank Herbert
Argitaratze-data1965
IzenburuaDune
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen lekuaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaChilton Company (en) Itzuli
Orrialdeak826
Honen izena daramaDuna
Ezaugarriak
Genero artistikoasoft science fiction (en) Itzuli, epika, thriller politikoa, psychological thriller (en) Itzuli, conspiracy fiction (en) Itzuli, planetary romance (en) Itzuli, social science fiction (en) Itzuli, zientzia-fikzioa, abenturazko fikzioa, philosophical fiction (en) Itzuli eta thrillerra
Hizkuntzaestatubatuar ingelesa
TelesailaDune (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArrakis (en) Itzuli
Erabiltzen dufantasy map (en) Itzuli
Argumentu nagusiaerlijioa, Kanpo-espazioa, Ekologia, gizartea, Zibilizazioa, kultura eta boterea
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
dunenovels.com
kronologia
Dune: House Corrino (en) Itzuli Dune (eleberria) Dune Messiah (en) Itzuli

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizun urrun batean, gizateriak espazioko inperio feudal bat osatu du. Corrino Etxea da Inperioko buru, izarrarteko indar militar handiena kontrolatzen duena. Espazio Kofradia izeneko taldeak espazioan zeharreko bat-bateko bidaia posible egiten du, merkataritza eta gerra bideratuz. Jauntxoen etxe ezberdinek planetak kontrolatzen dituzte, eta leinu nagusiek Lansdraad Kontseilua osatzen dute. Hiru erakunde hauek orekatzen dituzte inperioko botereak. Hala ere, beste hainbat talde borrokatzen dira beren helburuak lortzeko.

Paul Atreides gaztea (Leto Atreides duke itzaltsuaren oinordekoa) eta bere familia Arrakis planetara lekualdatu dira, melange espeziaren sorlekua dena, Unibertso osoko sustantzia garrantzitsu eta baliotsuena. Espezie horrek Kofradiako kideei espazioan bidaiatzeko aukera emateaz gain, hainbat ezaugarri berezi ditu. Istorio honetan politika, erlijioa, ekologia, teknologia eta gizakien elkarren arteko harremanetan sakontzen da; Paulen eta haren familia, Harkonnen arerioak, Arrakis planetako biztanleak, nahiz Enperadorea, Espazio Kofradia boteretsua eta Bene Gesserit emakumezkoen ordenaren interesak elkar nahastuko dira, gizateriaren egoera aldatuko duen borroka latz batean.

MoldaketakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Frank Herbert | American author» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).

Kanpo estekakAldatu