Dune (1984ko filma)

Dune (filma)» orritik birbideratua)

Dune David Lynch estatubatuar zinema zuzendariaren 1984ko zientzia-fikziozko film bat da. 1965ean Frank Herbert idazleak argitaratutako izen bereko Dune eleberrian oinarritua dago.

Dune (1984ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1984
IzenburuaDune
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena137 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaDune
Grabazio lekua(k)Kalifornia, Mexiko eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)David Lynch
Gidoigilea(k)David Lynch
Antzezlea(k)
Max von Sydow (Liet-Kynes (en) Itzuli)
Kyle MacLachlan (Paul Atreides (en) Itzuli)
Francesca Annis (Lady Jessica (en) Itzuli)
Sting (Feyd-Rautha Harkonnen (en) Itzuli)
Leonardo Cimino
Brad Dourif (Piter De Vries (en) Itzuli)
Linda Hunt
Freddie Jones (Thufir Hawat (en) Itzuli)
Richard Jordan (en) Itzuli (Duncan Idaho (en) Itzuli)
José Ferrer (Shaddam Corrino IV (en) Itzuli)
Kenneth McMillan (en) Itzuli (Vladimir Harkonnen (en) Itzuli)
Jack Nance
Angélica Aragón
Jürgen Prochnow (Leto I Atreides (en) Itzuli)
Alicia Witt (Alia Atreides (en) Itzuli)
Paul L. Smith (Glossu Rabban (en) Itzuli)
Everett McGill (Stilgar (en) Itzuli)
Dean Stockwell (Wellington Yueh (en) Itzuli)
Siân Phillips (Gaius Helen Mohiam (en) Itzuli)
Sean Young (Chani (en) Itzuli)
Virginia Madsen (Princess Irulan (en) Itzuli)
Patrick Stewart (Gurney Halleck (en) Itzuli)
Silvana Mangano (Reverend Mother Ramallo (en) Itzuli)
Miguel Cané (en) Itzuli
Jacqueline Voltaire
David Lynch
Julieta Rosen (en) Itzuli
Danny Corkill
Ernesto Laguardia Longega (en) Itzuli
Ana Ofelia Murguía (en) Itzuli
Claudia Ramírez (en) Itzuli
Humberto Elizondo (en) Itzuli
Judd Omen
Margarita Sanz








[[Kategoria:Richard Jordan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Kenneth McMillan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]












[[Kategoria:Miguel Cané (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Julieta Rosen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Ernesto Laguardia Longega (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ana Ofelia Murguía (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Claudia Ramírez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Humberto Elizondo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaRaffaella De Laurentiis
José López Rodero (en) Itzuli

[[Kategoria:José López Rodero (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaDino De Laurentiis Company (en) Itzuli
[[Kategoria:Dino De Laurentiis Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaDino De Laurentiis
EdizioaAntony Gibbs (en) Itzuli
Aurrekontua40.000.000 Estatubatuar dolar
Bestelako lanak
MusikagileaToto (taldea)
Argazki-zuzendariaFreddie Francis
Jantzi-diseinatzaileaBob Ringwood (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArrakis
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

uphe.com…
IMDB: tt0087182 Filmaffinity: 742550 Allocine: 176 Rottentomatoes: m/dune_1984 Mojo: dune Allmovie: v14962 TCM: 73761 Metacritic: movie/dune TV.com: movies/dune Netlix: 464403Edit the value on Wikidata
Artikulu hau 1984ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dune (argipena)».

Estreinatu zen garaian ez zuen ikusle eta kritikarien aldetik harrera onik izan; gainera, David Lynch zuzendariak Frank Herbet idazlearen eleberriko istorio korapilatsua ahal zen ongien zinemaratu nahi zuenez, hasiera batean 8 orduko film luzea egin zuen, ondoren 5 ordura laburtu zuena; halere, Dino de Laurentiis eta haren alaba Raffaella de Laurentiis ekoizleek are gehiago laburtzera behartu zutenez, azkenik 140 minutuan geratu zen. Horren ondorioz, Lynchek bere jatorrizko filma oso laburtua ikusi eta ekoizleen jokamoldea asko gustatu ez zitzaionez, handik aurrera Lynchek ekoizle ospetsu eta garrantzitsuekin berriz lan egiteari uko egin zion.

Hasiera batean, 1970eko hamarkadan, Arthur P. Jacobs estatubatuar ekoizlea eta Alejandro Jodorowsky txiletar zinema zuzendaria eleberria zinemaratzekotan izan ziren; egokitzapenerako, Jodorowskyk Orson Welles, Salvador Dalí, Chris Foss, Pink Floyd eta H. R. Giger artisten elkarlanaz baliatzea gogoan zuen; nolanahi ere, azkenean ekoizleak proiektua laga eta eleberriak zinemaratzeko zailtasunak zirela eta, Jodorowskyren proiektua bertan behera geratu zen, 1980ko hamarkadan David Lynchek eleberria zinemaratzeko proiektua berreskuratu zuen arte.

Filmean, beste askoren artean, honako aktoreek antzeztu zuten: Kyle MacLachlan, Francesca Annis, Everett McGill, Sting, Max von Sydow, Kenneth McMillan, Jürgen Prochnow, Jose Ferrer, Siân Phillips, Virginia Madsen, Alicia Witt eta Sean Young.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Galaxiako enperadoreak (José Ferrer) Arrakis edo Dune planetaren espeziearen ustiaketez nagusitzeko, Atreides etxeko Leto Atreides dukea (Jürgen Prochnow), haren andre Jessica (Francesca Annis), Paul semea (Kyle MacLachlan) eta Atreidesen gudarostea hara bidali ditu. Espeziea galaxia osoko elementurik garrantzitsuena da, droga ahaltsu bat izateaz gain, espazioan zehar bidaiatzeko elementu garrantzitsua ere bada. Atreides etxekoek Dune planetako ustiaketak konkistatzen dituzten bitartean, enperadoreak Harkonnen etxeko baroiari (Kenneth McMillan) eta haren bi ilobei ere (Paul Smith eta Sting) Dune planetara joan eta Atreides etxeko indarrak suntsitzeko agindu die.

Harkonen dukearen gudarosteak Dune planetari ustekabean eraso egin diote, Atreides etxeko gudarostea garaitu, Atreides dukea bera hil. Jessica andreak eta Paul semeak ozta-ozta basamortura ihes egitea lortu dute; han, ama-semeek planeta hartako Fremen herri misteriotsuko kide begiurdinekin elkartu dira. Horrela, Paulek aitaren heriotza mendekatu eta Harkonen familia eta enperadorea garaitzeko bideari ekin dio. Bitartean, Paul gaztea profezia baten arabera noizbait iritsiko den Muad'Dib mesia dela agertu da.

Pertsonaiak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu