Frank Herbert

Frank Patrick Herbert (1920ko urriaren 8a - 1986ko otsailaren 11) zientzia-fikzio idazle estatubatuarra zen, batez ere Dune, zientzia-fikzio lan ospetsua idazteagatik ezagutzen duguna.

Frank Herbert
Frank Herbert headshot.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrank Patrick Herbert
JaiotzaTacoma (Washington)1920ko urriaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMadison1986ko otsailaren 11 (65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Flora Lillian Parkinson (en) Itzuli
Theresa Diane Shackelford (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWashingtongo Unibertsitatea
North Salem High School (en) Itzuli
Lincoln High School (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, argazkilaria, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea eta prosalaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZena

IMDB: nm0378541 Allocine: 243230 Allmovie: p310356 TCM: 1023306 Metacritic: person/frank-herbert TV.com: people/frank-herbert
iTunes: 296898111 Musicbrainz: 61ab2306-3f9b-431d-97b1-39868b1b351b Discogs: 1304564 Find a Grave: 52106454 Edit the value on Wikidata
Frank Herbert signature.png

BiografiaAldatu

Tacoman (Washington) jaioa lan mota ugaritan jardun zuen idazle izan aurretik, hala nola, argazkilari, telebista kamara, irrati aurkezlea, kontalari etab. Famili txiro eta desegituratukoa izanik oso gazte hasi zen lanean eta ezin izan zen Unibertsitatera joan 25 urte izan zituen arte. Bertan, literatur eskola batzuetan, bere bigarren emaztea izango zena ezagutu zuen, biek ipuin batzuk argitaratuak zituztela.[1]

1949. urtean Herbert eta haren emaztea Kaliforniara joan ziren bizi izatera, Santa Rosa Press Democratean lan egitera. Hurrengo hamarkadan Frank Herbert San Francisco Examiner aldizkarian aritu zen erredaktore eta editore lanetan.

1952. urtean hasi zen bere lehen zientzia-fikzio kontakizunak argitaratzen, eta 1955an lehen nobela ere, The dragon in the sea; kritikariak alde izan bazituen ere, ez zen ondo saldu. Garai hartan Frank Herbertek Oregoneko hondar dunei buruzko artikulu bat idazteko hasi zituen informazio bilketak bere maisulanaren hazia bihurtu ziren, eta 1959an hasi zen Dune lana idazteko behar zen ikerkuntza. Idazteari buru-belarri ekiteko Beverly, bere emaztea, lansaio osora itzuli zen saltoki handien publizitate idazletzat, eta 1960ko hamarkadan familiaren sostengu bilakatu zen.[2]

Dune idazten eta ikertzen Frank Herbertek sei urte eman zituen, zientzia-fikzio lan komertzial baterako espero zena baina askoz ere gehiago.

Hasieran Dune zatituta hasi zen argitaratzen 1963 eta 1965 artean. Hainbat argitaletxetan aurkeztu bazuen ere ia hogeietan atzera bota zuten 1965ean Chilton Book Companyko editore batek liburu batean argitaratzeko eskubideak erosi zituen arte.

Dunek publiko eta kritikarien artean erabateko arrakasta lortu zuen, Hugo[3] eta Nébula[4] sari entzutetsuez gain. 1972tik aurrera Herbertek denbora osoa idazle lanari eskaini zion eta liburu asko idazteaz gain bere ideia ekologikoak bultzatu zituen. Dune beste bost nobelekin handitu zuen hil baino lehen eta, gerora, beste idazle batzuek jarraitu zuten haren lana.

Frank Herberten psikologia eta ekologia ardurak argi ikusten dira bere lanetan. Bere bizitzako azken hogei urteetan bere familiarekin “landetxe biologiko” batean bizi izan zen naturarekin bat egiten eta bizitzeko behar zuena sortzen, lehenbizi Washingtonetik gertu eta geroago Hawaiin.[5]

DuneAldatu

Munduan gehien saldutako nobelen artean dago eta zientzia-fikzio lanetan ekologia jendarteratu zuena da. Eleberri honetan ekologiaz gain, giza-espeziearen bizi-iraupenari buruz, eboluzioaz eta erlijio, politika eta boterearen arteko elkarreraginari buruz dihardu.

Nobela urruneko etorkizunean gertatzen da, Inperial Galaxia feudal batean. Arrakis edo Dune izeneko planeta lehor batean Inperioarentzat behar beharrezkoa den Melange espezia Fremen izeneko basamortuko herriak jasotzen du. Boterea Enperadorea eta hainbat Etxe Nagusiren artean banatzen da eta hauetako batean Paul Atreides jaiotzen da, batzuen esanetan Fremen herriarentzat mesias, diktadore eta martiri izatera deitua dagoena[2].

Film egokitzapenakAldatu

David Lynchek 1984ean Dune pantaila handira eraman zuen[6]. Zenbait zale eta kritikarien gustukoa izan ez arren Oscar sarietarako izendatua izan zen eta denborarekin gurtzazko pelikula bihurtu zen. Frank Herbert bera ere nahiko pozik azaldu zen egindako egokitzapenarekin.

Aurrerago, 2000. urtean, Sci-Fi telebista kateak minisail bat egin zuen Frank Herbest's Dun[7] izenekoa, eta 2003an Frank Herbert's Children of Dune[8]. Bi sailek Emmy Sariak lortu zituzten.

LanakAldatu

Bere lan asko serie-argitalpen moduan argitaratu ziren hasieran eta gerora liburu bezala. Hurrengo zerrendan datozen datak liburuaren argitalpenari dagozkio[9].

DuneAldatu

  • Dune, 1965
  • Dune Messiah, 1969
  • Children of Dune, 1976
  • God Emperor of Dune, 1981
  • Heretics of Dune, 1984
  • Chapterhouse: Dune, 1985

Brian Herbertek, Frank Herberten semeak, eta Kevin J. Anderson idazleak Dune saga luzatu dute Frankek idatzitako anotazio eta eskema batzuk kutxa itxi batean aurkitu eta gero. Dunen azaltzen diren gertaeren aurretiko historia kontatuz bi lan osatu dituzte (Prelude to Dune eta Legends of Dune) eta bi ondorengo (Hunters of Dune eta Sandworms of Dune) lan osoari amaiera emateko. Beste zenbait liburu ere idatzi dituzte Dune unibertsoan hainbat arlo jorratuz[10].

Beste nobelakAldatu

  • The Dragon in the Sea, 1956. Under Pressure eta 21st Century Sub izenburupean ere argitaratua.
  • The Green Brain, 1966
  • The Eyes of Heisenberg, 1966
  • Destination: Void, 1966, 1978an berraztertua
  • The Heaven Makers, 1968
  • The Santaroga Barrier, 1968
  • Whipping Star, 1970
  • Soul Catcher, 1972
  • The Godmakers, 1972
  • Hellstrom's Hive, 1973
  • The Dosadi Experiment, 1977
  • The Jesus Incident (Bill Ransomekin elkarlanean), 1979
  • Direct Descent, 1980
  • The White Plague, 1982
  • The Lazarus Effect (Bill Ransomekin elkarlanean), 1983
  • Man of Two Worlds (Brian Herbertekin elkarlanean), 1986
  • The Ascension Factor (Bill Ransomekin elkarlanean), 1988
  • High-Opp, 2012
  • Angels' Fall, 2013
  • A Game of Authors, 2013
  • A Thorn in the Bush, 2014

Horiez gain istorio labur asko idatzi zituen, banaka nahiz ale bakarrean bilduta argitaratuak, fikziozkoak ez ziren liburuak, saiakerak eta nabarmendutako artikuluak ere.[9]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) BBC Edited guide entry.
  2. a b (Ingelesez) «Dune, 50 years on: how a science fiction novel changed the world», The Guardian, 2015eko uztailaren 3a.
  3. Hugo Sariak 1965 (Ingelesez)
  4. Nebula Sariak 1965 (Ingelesez)
  5. (Ingelesez) «Frank Herbert: Science Fiction Author», Frank Herberti eginiko elkarrizketa.
  6. Pelikularen fitxa IMBD (Ingelesez)
  7. Minisailaren fitxa IMDB (Ingelesez)
  8. Minisailaren fitxa IMDB (Ingelesez)
  9. a b Herberten bibliografia ISFDB (Ingelesez)
  10. The sons of Dune Brian Herbert eta Kevin Andersoni elkarrizketa (Ingelesez)