Dragoi-mutur

Mediterraneoko landarea

Dragoi-muturra[1] (Antirrhinum majus) Plantaginaceae familiako belar landare bizikorra da. Zurtoin tentea du, 60-80 cm ingurukoa; hostoak lantza itxurakoak, osoak eta peziolodunak. Loreak gorriak edo arrosak izaten ditu, hodi itxurakoak eta bi ezpain asimetrikoetan banatuak. Fruitua kuskuetan gordeta izaten du. Udaberrian eta udaran loratzen da, Mediterraneo inguruko hormetan eta harkaitzetan. Bigungarri gisa erabiltzen da sendagintzan; apaingarri gisa ere erabili ohi da.

Dragoi-mutur
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
LeinuaAntirrhineae
GeneroaAntirrhinum
Espeziea Antirrhinum majus

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2011]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.