Plantaginaceae
Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkara edo zuhaixkaz esaten da. Errosetetan, txandakatuta edo oposatuta hazten diren hosto osoak, buruxkatan hazten diren lore aktinomorfikoak eta kapsula- edo hur-motako fruituak dituzte.
Plantaginaceae landare dikotiledoneo familia bat da, Lamiales ordenaren barruan kokatzen dena. 2.000 bat espezie ezagutzen dira, 90 generotan banatuak. Lehen Plantaginales ordenaren familia bakarra zen, baina gaur egun ez da sailkapen hori erabiltzen. Batez ere landare belarkarak dira, urte osokoak edo sasoikoak, leku hotz zein tropikaletan bizi direnak. Bere izena ezaguna den plantainagatik dator.
Plantaginaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Plantaginaceae |