Dotorekoa etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Zarautzen
Dotorekua etxea» orritik birbideratua)

Dotorekoa etxea Zarauzko eraikin bat da. Juan Ortiz Zarauz doktoreak XVI. mendean eraiki zuen, eta hortik datorkio izena. Bere garaian Zarauzko hiriaren mugan kokatua zegoen, gaur egun Alde Zaharreko sarrera dena.

Dotorekoa etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Zarautz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′07″N 2°10′28″W / 43.28516°N 2.17434°W / 43.28516; -2.17434
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea5

Historia aldatu

XVI. mendean eraiki zuen Juan Ortiz Zarauz doktoreak, Castro Urdiales eta Laredoko korrejidorea zena eta Errege Kontseiluko kidea, Zarauz familiako kidea. Lehen euskal jauregietako ezaugarriak ditu, pareta lodiekin eta estilo gotiko batzuekin[1]. Zigordia kaleko aldean Zarauz familiaren armarria ikus daiteke.

Familia loturak direla eta Berroeta-Aldamar familiaren esku geratu zen beranduago.

1982an Laboral Kutxaren bulego bilakatu zen, eraikina guztiz eraberritu zutenean.

Eraikina aldatu

Oinplano laukia du, harriz guztiz eraikia. Hiru solairu ditu eta teilatuak lau aldeetara ematen du. Egurrezko teilatua heltzen lau gargola txiki ditu.

Ondarea aldatu

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[2].

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Jonathan. (2010-06-26). «Casa Dotorecoa (Zarauz)» Historia de Guipúzcoa (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  2. «Dotorekoa etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).

Kanpo estekak aldatu