Ireki menu nagusia

Dorothea Lynde Dix, Dorothea Dix moduan ezaguna (1802ko apirilaren 4a - 1887ko uztailaren 17a) gaixotasun mentalak zituzten pertsona etxegabeen alde egin zuen aktibista estatubatuarra izan zen. Bere presio lanari esker gaixotasun mentalak zituzten pertsonentzako lehen babes-etxeak sortu ziren Ameriketako Estatu Batuetan. Gerra Zibilean erizain moduan aritu zen armadan.

Dorothea Dix
Dix-Dorothea-LOC.jpg
Bizitza
Jaiotza Hampden (Maine)1802ko apirilaren  4a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Trenton1887ko uztailaren  17a (85 urte)
Hobiratze lekua Mount Auburn Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak erizaina, social reformerra Itzuli eta medikua
Jasotako sariak

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Maineko Hampden herrian jaio eta lehen urteak Massachusetts-eko Worcester-en pasa zituen. Joseph Dix eta Mary Bigelow-ren alaba zen, hiru seme-alabetan zaharrena. Hamabi urte zituenean bere amona Dorothea Lynde (Dr Elijah Dix-en emaztea)[1] dirudunarengana jo zuen babes bila, Bostonera, guraso alkoholiko eta aitaren gehiegikeriengandik ihesi. 1821ean Dixek eskola bat ireki zuen Bostonen, izen oneko familien babespean. Pixka bat beranduago baliabide ekonomikorik ez zuten haurrei ere irakasten hasi zen bere amonaren mandio kanpoan, baina ez zuen batere osasun onik[2]. 1824tik 1830era batez ere deboziozko liburuak eta umeentzako istorioak idatzi zituen.

Osasun arazoengatik eskola bertan behera utzi behar izan zuen eta Dr. W. E. Channing-en familiarentzako etxe-irakasle gisa hasi zen lanean. Familia honentzat lanean ari zela Saint Croixera bidaiatu zuen eta bertan ikusi zuen lehen aldiz esklabotza munduko gaitz izugarri moduan[2]. 1831ean neskentzako eskola bat ireki zuen Bostonen, 1836 arte arduratu zen eskola honetaz, bere osasunak beste okerraldi bat izan zuen arte[1].

Bere osasun arazoak hobetzeko helburuarekin Europara bidaiatzeko gomendioa egin zion medikuak. Bertan zegoela, gaixotasun mentalak zituen pertsonen eskubideen alde lanean hasteko bultzada eman zion jendearekin elkartu zen. Pertsona hauek Elizabeth Fry, Samuel Tuke eta William Rathbone izan ziren, Europan zehar bidaiatzen aritu zenean elkarrekin bizitu ziren.[3] Sendabide baten esperantzari jarraika, 1836an Ingalaterrara bidaiatu zuen eta bertan Rathbone familiarekin elkartu zen. Hauek, Greenbankera gonbidatu zuten, Liverpoolen zeukaten aintzinako mansiora. Rathbone familiakoak kuakeroak ziren.

Greenbanken, gobernuak jendartearen ongizatea bermatzeko paper aktiboa izan beharko lukeela defendatzen zuten gizon eta emakume taldea ezagutu zuen Dixek. Zentzu horretan, Britainia Handian gaixotasun mentalak zituzten pertsonen zaintzarako erreformaren alde lanean ari zen mugimendua ere ezagutu zuen. Mugimendu horretako kideak ikerketa sakonak egiten ari ziren zoroetxe eta asiloetan, hortik ateratako ondorioak Komunen Ganberara bideratutako informeetan publikatuz.

Gerra Zibilaren aurretikAldatu

Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zenean, 1840-41ean, Dixek estatu mailako ikerketa bat egin zuen Massachusettseko gaixo mentalek jasotzen zuten zaintza aztertuz. Kasu gehienetan, bere burua zaindu ezin zuten edo hori egin zezaketen lagun eta familiarrik ez zuten pertsonak zaintzeko herriko jendea kontratatzen zuen herriak berak. Erregulaziorik eta behar adina funtsik gabe, sistema honek abusu orokortua zekarren ondorio moduan. Dixek ondorioak publikatu zituen eta egin zuen presioaren ondorioz Worcester-eko ospitale psikiatrikoa zabaltzeko lege proiektua onartu zen[4].

Ondorengo urteetan, Dix AEBetan zehar ibili zen, lekuan lekuko egoera ezagutu, aztertu eta dokumentatuz eta gaixotasun mentalak zituztenen bizi baldintzak hobetzeko lege erreformak sustatuz.

1854tik 1856ra Eskoziako ospitale psikiatrikoetako egoera ere aztertu zuen eta ikusi zuen oso baldintza txarretan zeudela hauek ere. 1857an, urtetan zehar gogor lan egin ondoren, azkenean onartu ziren erreforma legeak.[5] Antzerako proiektu bat ere garatu zuen Anglo-normandiar uharteetan eta bere lana Europan zehar zabaltzen jarraitu zuen, Erromako asiloetara ere iritsiz.[5] Bertan ikusi zituen tratu txarren ondorioz Dixek bilera eskatu zuen Pio IX.arekin. Aita Santuak Dixek esandakoak entzun zituen eta pertsonalki bisitatu zituen asiloak, bertan ikusitakoarekin zur eta lur geratu zelarik; eskerrak eman zizkion Dixi, egindako lan guztiagatik.[5]

 
Erizainak Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean.

Gerra ZibileanAldatu

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean Dix Batasuneko Ejerzitoko Erizainen Superintendente izendatu zuten, Elizabeth Blackwell medikuaren ordez.

Erizain izan nahi zutenek bete beharreko baldintza batzuk zehaztu zituen Dixek. Boluntarioek 35-50 urte izan behar zuten eta itxura apala. Soineko beltz edo marroiak jazteko eskatzen zitzaien, inolako osagarri, bitxi eta kosmetikorik gabe. Modu honetan, gizonek esplotatuko zituzten emakume erakargarri eta ahulak ospitaleetara bidaltzea ekidin nahi zuen.

Gerran egin zuen lanagatik oso emakume errespetatua izan zen. Bere dedikazioa erabatekoa izan zen, gerra aurretik egiten zuen lana bertan behera utzi zuen guztiz, gerran buru-belarri aritzeko. Eta gerra amaitu zenean emandako zerbitzu guzti hori modu formal batean aitortu eta eskertu zioten.

Gerraren ondorenAldatu

Gerraren amaieran, Monroeko Gotorlekuan hildako soldaduen omenezko monumentu nazionala eraiki ahal izateko diru bilketa egiten lagundu zuen. Horren ondoren, Gerraren aurretik egiten zuen lanari ekin zion berriz ere.

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Dix, Dorothea Lynde . Noiz kontsultatua: 2018-03-11 .
  2. a b   Our Army nurses : stories from women in the Civil War Edinborough Press 1998 ISBN 1889020044 PMC 39229518 .
  3.   Parry, Manon S. (2006-04-01) «Dorothea Dix (1802–1887)» American Journal of Public Health (4): 624–625 doi:10.2105/ajph.2005.079152 ISSN 0090-0036 . Noiz kontsultatua: 2018-03-30 .
  4.   Dix, Dorothea Lynde (1904) Memorial to the legislature of Massachusetts, 1843. By Dorothea L. Dix [Boston? s.n . Noiz kontsultatua: 2018-03-30 .
  5. a b c   Our Army nurses : stories from women in the Civil War Edinborough Press 1998 ISBN 9781889020044 PMC 39229518 .