Doris Daou

astronomo kanadarra

Doris Daou (Libano, 1964) Kanadako astronomoa da, libanoarra jaiotzez, eta NASA-rentzat lan egiten du hezkuntza eta zabalkunde publikoan.[1] NASAren Ilargi Zientziaren Institutuko zuzendari elkartua da, eta NASAren "Planeta esploratzeko misio berritzaile txikiak (SIMPLEx)" programaren kontaktua.[2][3][4]

Doris Daou
Bizitza
JaiotzaLibano, 1964 (59/60 urte)
Hezkuntza
HeziketaMontrealgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Ames Research Center (en) Itzuli
KidetzaNazioarteko Astronomia Elkartea

Lehen urteak eta hezkuntza

aldatu

Daouren familiak gerrak suntsitutako Libanotik ihes egin zuen haurra zenean, eta Kanadan ezarri ziren. Daouk Quebec-eko Montrealgo Unibertsitatera joan zen, eta izar aldakorren parametro atmosferikoak aztertu zituen.[1] Fisika eta Matematikako Gradua du, baita Astronomia eta Astrofisikako Masterra ere.[5]

Karrera

aldatu

Ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Baltimore, Marylandera joan zen bizitzera, eta han bederatzi urte eman zituen Hubble teleskopio espazialean lanean. 1999an, Daou Spitzer teleskopio espaziala jaurtitzeko prestatzen ari den taldera joan zen.[1] Bertan, hezkuntza eta dibulgazio publikoan lan egin zuen[2] eta Spitzer Teleskopio Espazialeko Irakasle eta Ikasleentzako Ikerketa Programa sortzen lagundu zuen. NASAren egoitzara batu zen 2006an, eta hainbat rol bete ditu bere erakundearentzat: Hezkuntza eta Zabalkunde Publikoko Programen Ofiziala, Ames Ikerketa Zentroko Hezkuntza eta Zabalkunde Publikoko zuzendaria,[6] Ames Ikerketa Zentroko Institutuko Zuzendari Elkartua, eta NASAren beka-programetan aktiboki parte hartu du.[7][3][5] 2018tik aurrera, astronomo gisa jarraitzen du NASAren Washingtongo egoitzan (D.C.),[8] eta zientzialari nagusia, programen ofiziala eta pertsonal-burua da Planeta Zientzien Dibisioko zuzendariarentzat Misio Zientifikoen Zuzendaritzan.[9][10][5]

Dibulgazioan eta hezkuntzan espezialista gisa lan egin du Ames Ikerketa Zentroan eta NASAren beka-programetan.[11] 2012tik 2018ra, Daou Nazioarteko Astronomia Batasunaren batzordeetako kide izan zen,[12] eta honako batzorde hauetan parte hartu du:

  • "55 Astronomia publikoarekin komunikatzen (2012-2015)
  • 55 WG CAP hitzaldi (2015era arte)
  • C2 WG CAP hitzaldiak (2015-2018)
  • 55 WG Dibulgazioa, profesionalizazioa eta egiaztapena (2015 arte)
  • Profesionalizazioa eta akreditazioa (2015-2018)
  • 55 WG Washington Charter CAPrentzat (2015 arte) ".[12]

Ask an Astronomer podcast bideoaren sortzailea eta ekoizlea da.[13] Bere ikerketa-interesak honako hauek dira: behaketa-astronomia, astrofisika eta astronomia,[10] eguzki-sistemak, exoplanetak eta nazioarteko elkarteak.[9] Aldizkari zientifikoetan argitaratzen du.[14][15][16] 2008an, braillez idatzitako Touch the Invisible Sky liburuaren egileetako bat izan zen.[17]

Hautatutako argitalpenak

aldatu
  • Daou, D.; Wesemael, F.; Bergeron, P.; Fontaine, G.; Holberg, J. B. (1990). "Spectroscopic Studies and Atmospheric Parameters of Pulsating DA White Dwarf (ZZ Ceti) Stars". The Astrophysical Journal. 364: 242. Bibcode:1990ApJ...364..242D. doi:10.1086/169407.
  • Daou, Doris; Skinner, C. J.; Axon, David (1997). "NICMOS Pointed Thermal Background: Results from On-Orbit data". The 1997 HST Calibration Workshop with a New Generation of Instruments: 267. Bibcode:1997hstc.work..267D.
  • Daou, Doris (2009). "Education and public outreach initiatives from the National Aeronautics and Space Administration". Proceedings of the International Astronomical Union. 5. doi:10.1017/S1743921311003590

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Profiles: Doris Daou» web.archive.org 2010-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  2. a b Unknown. (2014-09-16). «Women In Astronomy: Career Profiles: Astronomer to Associate Director of the NASA Lunar Science Institute» Women In Astronomy (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  3. a b (Ingelesez) Editor, SpaceRef. (2016-10-04). «NASA ROSES-16 Amendment 35: C.21 SIMPLEx deferred to ROSES-2017» SpaceRef (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  4. Kovo, Yael. (2018-04-26). «Small Innovative Missions for Planetary Exploration released as amendment 2 to SALMON-3» NASA (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  5. a b c Daou, Doris. (2018). «LinkedIn». .
  6. (Ingelesez) «University of Toronto Libraries» library.utoronto.ca (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  7. (Ingelesez) «Lunar Science EPO Forum July 19-20th» Solar System Exploration Research Virtual Institute (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  8. (Ingelesez) yvette. «NASA - NASA Unveils Cosmic Images Book in Braille for Blind Readers» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  9. a b «Candidate Statement: Doris Daou | American Astronomical Society» aas.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  10. a b Science, Doris DaouNASA · Solar System Exploration Research Virtual Institute 17 82 · Master of. «Doris Daou | Master of Science | NASA, Washington, D.C. | Solar System Exploration Research Virtual Institute». ResearchGate (en inglés).
  11. «NASA educative video uplink for aspiring Emirati astronauts. - Khaleej Times (Dubai, United Arab Emirates) | HighBeam Research» web.archive.org 2018-09-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  12. a b «International Astronomical Union | IAU» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  13. (Ingelesez) Debbie Collins:MSFC, Kathy Forsythe:MSFC. «NASA - Cool Cosmos Videos» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  14. Daou, Doris. (2015). «NASA’s Solar System Exploration Research Virtual Institute – Expanded Goals and More Partners». European Planetary Science Congress..
  15. Bailey, B. (2014). «A New Direction for NASA's Solar System Exploration Research Virtual Institute: Combining Science and Exploration». European Planetary Society Congress..
  16. Daou, D. (2012). «The NASA Lunar Science Institute, International Efforts». European Planetary Science Congress..
  17. (Ingelesez) «'Invisible Sky' Presents NASA Images in Braille» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).

Kanpo estekak

aldatu