Fikzioan edo folklorean, doppelgänger edo doppelga(e)nger (alemanez ˈdɔpəlˌɡɛŋɐ, ahoskatua, euskaraz "berdin-berdina") bizirik dagoen pertsona baten sosia da. Normalean gertakari paranormalekin lotuta, zenbait tradiziotan heriotza edo zorte txarra ekartzen du[1] eta besteetan biki gaizto bat izaten da.[2]

"Doppelganger No. 1", Sebastian Bieniek pinturak, 2018.
Dante Gabriel Rossettiren Nola aurkitu zuten elkar, akuarela, 1864

Lehenengo aldiz, Jean Paulek erabili zuen, Siebenkäs (1796) bere eleberrian, eta neologismoa oin-ohar batean azaldu zuen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Molina Foix, Juan Antonio. (2007). Cuentos de dobles (una antología). Madril: Siruela, 12 or. ISBN 978-84-9841-076-1..
  2. Hood, Robert Earl. (1990). Must God Remain Greek?: Afro Cultures and God-Talk. Fortress Press, 135 or..
  3. Miller, K.. (1985). Doubles: Studies in Literary History. Oxford University Press.

Kanpo estekak

aldatu